2012-09-05

MORFEOREN PUTA


Elurren erdian hotza eta hotza,
haizean Cortazarren amets bat doa;
errugbi jokalari bat lez
igo ditut metroko azken eskailerak
egunerokotasunaren zelaira bidean.
York Berrian. Argia aurpegian.

Zurekin dantza egin nahi dut
afari eder batekin hasi
doinuak Luna eta Di Francorenak.
Kaleetan gora Francoak
Antzokietan gora ETAk
Gau haietan gizon bihurtu
eta zure ondoan
apurtu eta berregin nintzen.

Onirikotasunean
bizirik nagoela ziur naiz.
Gauarekin nahastuko gara
munduarekin talka egin,
kontzientziak jeiki
eta Morfeoren maitaleari larrua jo
aurretik eta atzetik.

Julio iratzarriko da
izarrak dira piztuko
gauak iluminatuko
eta hiltzerakoan
zugan izango naiz soilik.


No hay comentarios: