2011-07-13

5 DAYS OF WAR


Pila bat trailer berri ikusi dut betiko tokitik... komedia on parea (pare bat frantzesak, nahiko zuhurrak dirudite), maitasun pila bat (drama, komedia eta erotikoa, aita-seme maitasuna), dokumental interesante bat edo bi (Senna eta Madoffenak, agian youtubeko asunto hori ere), beldurrezko parea, animazioa, akzioa eta akzioa, Harry Potter 100, Mission Impossible 101, Tom Hanks eta bere semea pelikula desberdinetan (semearena hobeagoa dirudi), Brad Pitt baseball arauak aldatu nahi dituen entrenatzailearena egiten beste pelikulatxo batean, pare bat remake... den dena...

eta hortik bat aukeratu dut, terapia edo:



zein errexak diren gerrateak zinean!

bale bale bale...
ezin dut! ezin dut bakarra aukeratu... kaka... poesiarekin berdina gertatzen zait, ezin dut hitz batean ezer esan.

No hay comentarios: