2010-10-11

JUSTINE KURLAND


Argazkiak:







Artneten gehiago, gutxi eta erresoluzio kakosoarekin, baina gehiago.

ROMAN LORAC


Argazkiak:















Lisboatik Drubovnikera, Poloniatik Kaliforniara, Lituaniatik Oregonera... zuri-beltzean...

JOSE MARIA MELLADO


Bere argazkiek nire poemei nahigabeko laguntza eskeini diete maiz. Batzuetan poema bat hor dago bere argazki batean ezkutaturik eta Melladok hitz egiten ez duelako, ni bihurtzen naiz bozeramale eta poema horren bila joaten naiz. Besteean, aldiz, poema bat idatzi eta bere webgunera noa irudi baten bila, han aspaldi zerbait ikusi dudala badakidalako edo bestela sorpresaren bat aurkituko dudalako. Esan beharrik ez dago, Jose Mariaren izena lehenik Bernaten mezu batean irakurri nuela, Photoshoparen erabilpenaren gurua zela eta argazkigintza digitalean maisu... eta beste behin ere Bernaten aztarnak jarraitu nituen eta orain hementxe gaude:





Argazkigintza digital eta Photoshoparen erabilpen errazaren inguruko liburu bat idatzi du.

TIM NAVIS


Argazkiak:









Hemen bere flickra eta hemen bere argazkibloga.

ALONE IN NEW YORK


Herriminek orain itsasotik beste aldera naramate eta bideotxo hau hortik aurkitu dut. Orain gutxinaka-gutxinaka HOR bizi izan garela bereganatzen hasia naiz. Asimilazio prozesua astiro dihoa, baina ondoratzen dihoa...

Giusepe Vetranori esker:



Hemen jaitsi dezakezu bideoa. Eta hemen Giusepperen beste lan batzuk ikusi.

2010-10-08

LUGARES COMUNES


Udaberri euritsua izan dugu aurten
eta udara berdin hasi da.
Hastero behin,
hiru urte nituenean bezala,
galtzontziloak bustita ditudalarik
itzultzen naiz etxera.
Amarenera ezik, alabarengana.
Leku amankomunak.
Eta berriro
haurtzaroko oroitzapenetan
begirada galdu zait.

Metal pieza deformatuak
diztira bereziak sortzen ditu
bere anaia zuzenek ez bezala,
nire arimak islada propioak
egiten dituen moduan
zuzena ez delako.

Batzuetan, objetuen isladak
objetu bera baino ederragoak dira.
Lagun baten begietan
norbere buruaren irudiarekin
gertatzen den bezala.


PDFa hemen jaitsi dezakezu.

FEROEKO AUSARTAK


Hementxe daukazu, Oiertxok bidalia, Danimarkako Feroe irletako ausardi froga... odol festa... nik zer dakit. Dirudienez izurde gidari hauek erahilak izaten dira beraien odolean itota herriko gaztetxoak gizontzeko prozesua bukatu dutela baieztatzeko. Zergatik gizakiak honelakoak egin behar ote dituen ausardi frogatzeko ulergaitza iruditzen zait beti, koldarkeria hutsa baino ez da, alegia:







Aurtengo ospakizuna Uztailak 23an izan da eta harro-harro 120 izurde erahil dituzte. Zorionak, gizonak zarete orain...