2010-10-07

FRANCIS CABREL


Francis Cabrel aspaldi dator gure afarietara. Gure mahaian dauden zaporeoi musika jartzen die. Agian Gainsbourg edo Brel edo Brassans bezain ezaguna ez da, horretarako hemen daukazu Monsieur Cabrelen kanta parea:



Eta nola ez...



Hemen bere webgunea.
Diskak deskargatzeko badakizu nora joan, edo bestela niri eskatu, batzuk baditut eta. Myspacetik has zaitezke ere, oso abesti gutxi badago ere, edo bestela nola handik, Euskalerritik, spotify horrek ondo funtzionatzen duen (AEBn ez zuen dohainik funtzionatzen ezta Belgikan ere). Bestela groovesharken dauzkazu kanta gehiago.


Eta bonus bat...Loin Devant. Ez dut poeta eta musikari itzel honen zuzeneko bertsiorik aurkitu ezta bideo ofizialik... norbaiten muntaia baizik.

DAVID BELLEMERE


Frantzesez "bellemere"-ek amaginarreba esan nahi du... nik honelako amaginarreba izango banu ez dakit zer gertatuko litzateke.






Hemen bere argazki gehiago.

IKERLARI DANTZARIAK


Jennifer eta bere lagunek usaimenerako funtsezkoa den inhibizio laterala deritzon fenomenoa ikertzen dute. Jenniferrek tesia honen inguruan egiten ari da. Horrarte dena normala. Jenniferrek, beste 45 ikerlariekin (biologo, kimiko, fisiko, soziologo etabarrekin) bideoak bidali dituzte beraien ikerketekin. "Dance Your PhD" txapelketaz ari naiz. Hemen dauzkazu bideo guztiak. Niri Jenniferrena gustatu zait, baina pila bat dago.

Ni bitartean nire hitzaldiak serioago egin behar ditut.

Baina oraindik aurrera presta zaitez... agian honelako performance bat prestatuko dut hurrengo gonbidapena jasotzen dudanean. Parte hartu nahi izanez gero...

Hemen daukazu Jenniferren bideoa vimeotik jaisteko eta azalpena.

2010-10-06

DAVID HERRANZ


Egoitzi esker argazkilari akojonante honen lanaz gozatzeko aukera izan dut eta orain zurekin partekatzen dut. Egoitzen laguna da David, hemen daukazu bere flickra. Hemen bere argazki batzuk:

















eta bitxikeri hau:

IDAZLE IZAN ARTE


Oraindik ezin izan dut ikerlari lanak guztiz aparkatu eta aholkulari gisa (consulting hobeago ematen du) Jonathan eta Sabinen laborategietarako. Beraz Columbiatik alde egin dut fisikoki soilik eta orain nire egunerokotasuna toki honetan ematen dut, ULBeko Erasme Kanpusean, bola handi horren ondoan dagoen buker horretan:

Sabine Costagliolaren laborategian. Hauek dira nire lankideak:

Eta gure etxea hementxe daukazu:

Eta bistak:
Baga-Biga Belgique zure bisitaren zain dago.

PENIZILINAREN BESTE SEKRETU BAT


Nature Newsen hau irakurri nuen atzo gauean ohera joan baino lehen. Ematen du 1946 eta 1948. urteen artean AEBko ikerlari talde batek, diru federalarekin, ehundaka guatemaldarroi sifilisa eragiten duen Treponema Pallidum bakterioarekin kutsatu zituzten penizilinaren indar terapeutikoa aztertzeko. Urte horietan ere Sing Sing kartzela estatubatuarrean eta Tuskegee herritxoan preso eta beltzoi urrenez-urren bakterio berdinarekin kutsatu zituzten. Ikerketa Susan M. Reverbyk burutu du.
Eta gero nor fidatuko da ikerlariokin?

EGOITZ MORENO


Egoitz tipo berezia da. Zirikatzailea, irakurle sutsua, senarra edo bikotea (ez dakit ezkondua ote dagoen ala ez), gidoilaria, aita, garagardo eta komikizalea. Batez ere oso tipo argia da. Nik Egoitzi esker pila bat ikasi dut azkenaldi honetan. Bere etxe birtuala bisitatzen baduzu Baga-Bigaren itxura bere Nostromoarenaren berdintsua dela ikusiko duzu. Arrazoia oso sinplea da; Egoitzek antolatu zidan nire barratxo xume hau.
Nostromoan filosofia eta literaturaren eta gizartearen eta politikaren eta munduaren inguruko hausnarketa inteligenteak emakume lirain xarmanten artean nahastuta daude. Gorputz erdibiluztuak (edo guztiz biluztuak) ironia eta sarkasmoz jantzita datoz, beste ezer behar ez dutelako. Zinea ere badago, eta arte pila bat, emakume ederren azaletan idatzita. Bitxikeri anitz eta emakumeak (hori esan dut jada, emakumeena). Begi berezia dauka Egoitzek errealitatea ikusteko, eta niri begirada horrek egunerokotasun grisaren aurrean laguntzen dit. Ordenagailua piztu eta berehala eta nire imeila begiratu eta gero Nostromora noa falta barik, eta ia beti sorpresa bat izaten dut, ia beti zerbait ikasten dut, ia beti zerbaitek kitxikatzen nau.

Asteburu honetan egunkari batean agertu da bere lanaren adierazle txiki bat...

Bere istorio gehiago irakurri eta ikusi (eta zerbait ikasi) nahi baldin badituzu hona, hona eta hona joan. Eta hemen beste gauza hau ere. Aita izateaz gain, lan egiten du eta bere emaztearekin bizi da eta afaria prestatzen du, erosketak egiten ditu, tipo arrunta baten bizitza dauka...nola hainbeste egiterairisten den misterio bat da. XXI.mendeko ilustratu bat gehiago da gure Egoitz.
Ni Egoitz honela ezagutu nuen, nola ez, Bernati esker... ziur horren zain zeundela... nola bestela... Egoitz ezkerretik hasita bigarrena da, maltxurrena dirudiena...


Gora Franco! Gora ETA! Gora Franco! Gora ETA! Goooooraaaa! Agian Bilboko Kafe Antzokian zeunden hiru desfasau horrelakoak ohiukatzen hasi zirenean arrunta zirudien gau hartan... orain nortzuk ziren badakizu.