2010-07-12

MUNDIALAK


Guillaume-k nire eguna hobetzen saiatzeko The Huffington Post-en esteka hau bidaltzen dit. Bertan munduko kopako emakumezko jarraitzailerik ederrena zein den aukeratzeko leihaketa dago. Hona hemen horietariko emakume mundial batzuk:

Momentuz Paraguay-ko emakume hau dago sailkapenaren buru (buru edo beste zerbait). Ziurrenik irakurleek Larissa Riquelmek mugikorra (hemen ezin dut sakelekoa deitu) gordetzeko ideia maite dute. Hor mugikorra bero-bero egongo da, hori bai!






Orain ulertu dut zergatik Euskal Selekziorik ez dagoen...


Gure herriko emakumeek lehiaketa makillajerik gabe irabaziko luketelako.
Goiko esteka berbera hemen daukazu leihakide guztiak ikusteko eta emaitzak jarraitu ahal izateko. Agian leihaketa honetarako pantaila handi bat jarri beharko lukete.

ROSKILDE


Sex and the bici-tik Roskilde rokumetala jaisteko esteka hau ekarri dut.

Ziurrenik Roskilde zer den eta non dagoen jakingo duzu, hala ez bada... fetiaren webgunea hemen daukazu. Jada, nahiz eta aurtengo edizioa bukatu berri den, 2011-eko edizioan lanean ari dira antolatzaileak. 348 egun falta dira bakarrik! Nire urtebetetze eguna eta hurrengo eguneko txikitan sentitzen nuen sentsazio berdintsuarekin gelditu naiz....

ESTATUT-AREKIN BUELTAKA


Aurreko eguneko Barnako mania dela eta ez dela Pau-k honako esteka hau bidali dit. Gracies Pau!


2010-07-10

OREKAK EZ DU BALIO


Gaurko Berriaren portada...

POESIA HILDA DAGO


Berrian aurtengo EAko poesia egunei buruzko artikulua irakurri dut. Oso egitaraua ederra prestatu dute antolatzaileek aurten ere:

Uztailaren 17a, zapatua

(Euskal) Literatura amaitzera doa (and I feel fine)
Hizlaria: Iban Zaldua
Aurkezpena: Xabier Mendiguren
Beletxe elkartean
10:30ean

Giza materialak irla izateko
Anari eta Iñigo Aranbarri
Talan
13:00etan

Herri-bazkaria
Bedaroan
14:30ean

Hiltzailea da kritikaria? Kritikaria hiltzailea da?
Solaskideak: Anjel Erro, Igor Estankona eta Aritz Galarraga
Gidaria: Iñigo Aranbarri
Bedaroan
16:30ean

Horrela mintzatu zen Zappatrusta
Ander Lipus
Apikalen
19:00ean

Poemen bizi-harian
Poetak: Leire Bilbao, Maria Josep Escriva, Igor Estankona eta Oier Guillan.
Musikariak: Xanet Arozena eta Garazi Izagirre
Eako frontoi-atzean
22:00etan

Mursego
Eako frontoi-atzean
23:00etan

Haragizkoa
Omar Nabarro eta Rafa Rueda
Eako frontoi-atzean
00:30ean

Uztailaren 18a, domeka

Literatura DJen garaian
Harkaitz Cano
Beletxe elkartean
11:00etan

Poesiaren (azken) hatsaz
Maria Josep Escriva eta Miren Agur Meabe
Harkaitz Canoren hitzaldiaren ondotik

Bustilehorreko poemak (itsasoa eta jendea)
Hitzak: Jose Luis Otamendi
Soinua: Juan Azpillaga
Natxituko kanposantuan
13:00etan

Herri-bazkaria
Natxituko bolatokian
14:30ean

Poesiaren tolesturak
Hitzak: Amaia Lasa eta Itxaro Borda
Musika: Garazi Izagirre eta Xanet Arotzena
Ermintxo hotelean
17:00etan

Nik ezin izango dut joan, agian zuk bai...



EAko poesia egunak.

2010-07-06

ikusMINA


Aurkezpenik gabe...

Jada ez du hitzegiten,
aienen bitartez eskatzen du.
Eta inork ez ditu jada
hasperenak entzuten.

Ezin du ibili
ezin du ikusi
egia esan, hilik dago.
Horregatik metrolagun guztiek
ezin dute
bere egunarekin aurrera egin.

Nahiz eta ondoko bagoira joan
ez zarete bere miseriaz libratuko!

Benetan beldurgarria! ai ama!
mundua hankaz gora dagoela ikustea.
Metroko bagoi bateko
hainbeste begi galduen metafora.
Zuek ere hilik zaudete.
Eta, noski, ni ere.
Eta horrela, zailagoa egiten zait
barre egitea.

Nahiz eta ondoko bagoira joan
ez naiz bere miseriaz libratuko!

PDF beltz hau nahi baldin baduzu hemen daukazu.

IDAZTEKORIK EZ


Iazko Apirileko poema bat. Idazten ez dudanean, mundua begiratzen dut, gero ikusitakoa idazteko. Idazten ez dudanean idatzitakoarekin pasatzen ditut orduak, batzuetan lotsa sentitzen dut, bestetan bihotza berotzen zait, bestetan amorratzen naiz, eta oso gutxitan poesia bat irakurtzen dut. Zein zaila den...

Idaztekorik ez, orduan,
aurreko egunotako poesiekin gozatzen ematen dut metro bidaia.
Jendea, begietara begiratuz
miseria nire azalera
itsatsi nahiean dabil;
New York nekatua dagoelako.

PDFa nahi? Hemen daukazu.