2012-11-20
MODELOA: BACKSTAGE
Hamar urte nituenean Suediako kanpinetan beste hainbat neska ederrekin batera bizikletan ibili ohi nintzen. Modelo izan nintekela ezin jakin. Beste lagun guztien antzera. Horia eta beltza nire koloreak. Altua. Adats errubixa. Esku ederrak. Irribarre handia. Hortz perfektuak. Klabikula indartsuak. Titi txikiak, jausiko ez direnak. Ipurdi gogorra. Argala... Anorexika ia. Kirolaria.
Orain Lisbeth Salander hil egin beharko dut, David Fincherrek zuzenduko duen Millenium deritzon istorio horien bigarren partean. Gidoia ikasten nabil. Aktoresa izan naitekela dirudi. Scarlett Johansson ez delako suediarra. Bere aita danimarkarra da, eta bera NY fucking citykoa da.
Nire agenteak Ingrid Bergmanen elegantzia dudala dio.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario