Atzerritik ezin hurbil egon,
barnealdean ezin hurbilago;
ezinegon.
ezinegon.
Mendi-itsasoko
gorputz
merkatu-tabernako
doinu
azala belus-egur
nolakoa da zure arima
euskal-lami maitxia?
Bi eratakoak
gara denok kanpotik
amamaren ustez;
amamaren ustez;
jantzita ederrak bai
baina biluzterakoan itsusiak direnak.
Eta besteak. Alderantzizkoak.
Lamia ezik, magiagatik agian.
Koloredun oihal
zein gorputzeko tonu,
perfektua dela dio
Kama jainko hegalariak.
Salbuespen barik araurik ez.
Desirak arauei muzin.
Lamia. ai, Lamia!
No hay comentarios:
Publicar un comentario