Mostrando entradas con la etiqueta MUSIKA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta MUSIKA. Mostrar todas las entradas
2012-12-21
THEY WON!
European Tour 2012 bukatu zaie. David, Galder eta Gorka Euskal Herrian egon beharko lirateke. Pau ere. Sam ideiarik ez... Bartzelonatik? Adikto bat naizenez Gorkaren azken gogoeta ederra, Lekunberritik idatzia, irakurri dut berriz ere, isiltasunari aurre egiteko... azken akorde horri hitz batekin agur esateko:
[...] Soinu-frogarik gabe, bertako Black Pigeon taldearen ondotik irten gara taulara. Asteazkena da, 20 egunetako abenturari amaiera emango dion kontzertua hastear gaude eta aretoa beteta ikusteak zerbait mugitu digu bihotz-aldean. Begi-keinua elkarri, lau makila-kolpe eta hasi gara, galgarik gabeko mendi errusiarrean behera hirurok, zer da ba zuzenean jotzea? Hainbeste talde dago munduan, ezen sinestezina baitirudi hemen egon ahal izatea, kontinente osoa zeharkatu ondoren gure kantuak zaleekin partekatzen. Abesti hau nire gelan sortu zen ziurrenik, baina maite dut zuk ematen diozun zentzua, zeurea eta ez beste inorena den horixe. Edo akaso bai, akaso bada beste norbaitena ere, begira zeure ingurura, jende asko duzu kantuka. Edozelan ere, ‘zera’ kolektibo bat sortzen da ezerezetik, eta ez, ez gaituzte ulertzen, ‘ez dago bakardade hau sendatuko duen modarik’. Horregatik irudikatzen dut ring bat gitarraren sokak ikusterakoan, horregatik ihes egiten dute Galderren bonbotik mila mamut haserretuk, horregatik daki buruz Davidek soinu grabeen mapa osoa. Halako ‘gu’ kolektibo horren bila joateko beti, kantua kantuaren atzetik.
Eta honen gaztelerazko itzulpena (ulermena eta komunikazio unibertsala helburu):
[...] Saltándonos la prueba de sonido, salimos a escena tras los locales Black Pigeon. Es miércoles, estamos a punto de empezar el último concierto de esta aventura de 20 días y 20 noches, y ver la sala llena nos conmueve de verdad. Una mirada cómplice y cuatro golpes de baqueta hacen que empiece la función, ya estamos los tres en esa montaña rusa sin frenos que es tocar en directo. Hay tantas bandas en el planeta que todavía cuesta creer que seamos nosotros quienes, tras atravesar el continente entero, estemos aquí compartiendo nuestros temas con toda esta gente. Esta canción probablemente nació en mi habitación, pero amo el sentido que tú le das, ése que únicamente te pertenece a ti. O puede que también le pertenezca a alguien más, mira a tu alrededor, hay mucha gente cantando. En cualquier caso, es así como surge de la nada ese ‘algo’ colectivo, y no, no nos entienden, ‘no hay moda que cure esta soledad’. Por eso me imagino un ring cuando veo las cuerdas de mi guitarra, por eso escapan miles de mamuts enfadados del bombo de Galder, por eso David se sabe el mapa de los sonidos graves de memoria. Siempre en busca de ese “nosotros’ colectivo, una canción tras otra.
Eta hori baino ez da Berri Txarrak. Horregatik dira horren haundiak.
2012-12-20
WALK ON PROJECT
Ama bat. Aita bat. Seme bat. Dena beraien kontra dagoela badirudi ere, dena beraien alde dago:
Informazio gehiago, hemen. Oierren ganbaratxotik ostua.
BECKY HOLLOWAY
Gaur gauean Londonen hor nonbait Beckyk kantatuko omen du. Jendearen zarata beroaren artean beste behin ere. Edalontzien tintinen artean. Zuri-beltzean, artearen artean. Ahots horrekin bat baino gehiagok zubi batetik salto egingo du lasai-lasai Thamesira.
Beckyk ez daki gaur gauean bere bizitza hankaz gora jarriko duela bera bezala beherantza begiratzen duen irribarre eder horrek.
2012-12-07
NO FUIMOS TÍTULO I: DOCTOR DESEO
Somos esas frases que no llegamos a ser título. Ni de canción ni de disco. A veces estamos en el estribillo. A veces ni siquiera eso. La música no es solo música. Mucha música no sería lo mismo sin palabras. Pues bien… ahora, gracias a alguien que no tiene otra cosa mejor que hacer vamos a ser rescatadas. No seremos las mejores, no seremos las que tú hubieras elegido, igual no te gustamos, somos solo unas pocas palabras que vamos dadas de la mano. Puede que te parezcamos eslogan, o frases de carpeta de adolescente. Puede que no. Las posibilidades son siempre tentadoras.
Hay que empezar siempre por algo fácil… Un grupo de músicos de Bilbao y
alrededores que cuentan con un poeta escondido en sus filas (sí, la frase tiene
doble sentido, como la nariz)… Él escribió muchas frases como nosotras, y nos
escondió bajo acordes, estribillos y arreglos de estudio. Somos muchas en cada
una de sus canciones, en cada uno de sus trece discos… así que manos a la obra.
El nombre del grupo es inmejorable. No podían haber estar más inspirados. El
título del disco es lo más parecido a una esperanza interminable. Inagotable.
Optimista. No se me ocurría una mejor manera de empezar. Porque si no se
empieza creyendo… mejor no empezar.
Doctor Deseo - Hay Cuentos Aún Por Inventar (1998)
Discos Suicidas
Vías muertas
Mujer busca mujer que quiera…
y que se deje querer
Hay cuentos aún por inventar
Es la duda mi bufanda
es tu miedo mi dolor
¿Quién mueve las cuerdas?
“el futuro es para ti”
me caguen tu sombra
me caguen tus muertos
Dulces sueños
hay seis polis en el suelo
hay sangre y luces
En tu rincón
Si los perros tienen pulgas
los hombres problemas
Ángel fugaz
Eres tan jodidamente guapa
cuando te miro de cerca
Ruinas de un adiós
respiro fuerte por las heridas
nadando en negro
En el sol de tus ojeras
La cara oculta de tu luna
Tápame los ojos
muerdo tu soledad
olvido quién soy
Ni naiz (Xabier Lete)
A pesar de todo nos divertimos
aunque esta almorranita
no nos deje esta noche
usar la mantequilla
Casi tan difícil como elegir frases es elegir una canción de un disco tan redondo (antes los discos eran redondos… en su forma y en su esencia). Elijo la canción por la frase… lo que más me conmovió cuando compré el disco, la primavera que se fue Sinatra.
Nunca pensé, que la belleza se fuera a quedar a vivir. Nunca pensé que podría verte cada día. Tan jodidamente guapa.
2012-12-03
KILL FOR LOVE
Everybody's got a secret to hide...
Chromatics taldeko lan berria etengabe entzuten ibili naiz azken hilabete hauetan. Uste dut ez dudala Kill For Love (2012) diskotik Bagan ezer jarri oraindik. Neil Youngen bertsioa eta gero dator diskoari izena ematen dion kanta zoragarri hau.
Drive filmea ikusita daukazu? Ez? Ikus ezazu! Ulertuko duzu zertara datorren ideien asozioazioa. Halere hori igual dio... joan zaitez pelikula ikustera oraintxe bertan.
Ziur naiz Guillaumen zerrendan egongo dela...
2012-11-28
HALAKOAK DIRA ETA KITTO!
Eneritzek aurreko egunean mezutxo bat bidali zidan. Laster kontatuko dizut Eneritzez, baina momentuz, Kasernaraten disko berriaz gozatu, taldeko kanpain dendatik hartu berri dut. Bertatik, edo hemendik, jaitsi dezakezu. Debalde.
Niri ahotsa gehien gustatzen zaidana da. Letrak. Akatsen xarma. Autentikoa. Erreala. Ukitu daitekena. Bukowskik behin eta berriz esan zuen moduan... ez dago onik, ez dago txarrik. ez dago gazkilerik... gizabanakoa dago. Ez zaitez lotsatu. Charlesek gizabanako baten miseria guztiei buruz idatzi zuen. Lehen pertsonan... mundu honen alderik zatarrena ekarriz sorospen ariketa bat egin zuen, nahigabe... edo nahita. Gu salbatu gintuen, ez gurutzean hil zen (???) beste hark bezala. Nahi duzuna egin dezakezulako. Libre zarelako. Ispiluaren aurrean zaudenean... bere hitzak gogoratu. Ez da zure errua. Ez da erru bat.
Ba hori... Kasernarat entzun; errealitate dosi galanta Eneritzek kantatua. Berea baino ez den ahots horrekin. Zenbat taldek edo bakarlarik esan dezake hori? Eneritz entzun eta bera dela argi gelditzen zaizu. Edo bestela joan zaitez otorrinora. Eneritz lotsatuko da, ez zaiolako honelako lorez betetako konturik irakurtzea gustatzen. Baina berak badaki ez dudala esaten perfektua denik, esaten ez ditudan guzti horietan baitago hobetzeko espazioa. Eta hori berri ona da. Gainera perfekzioa... berari bost! Barkatu loreengatik. Behintzat ez dute usainik.
Ba hori... Kasernarat entzun; errealitate dosi galanta Eneritzek kantatua. Berea baino ez den ahots horrekin. Zenbat taldek edo bakarlarik esan dezake hori? Eneritz entzun eta bera dela argi gelditzen zaizu. Edo bestela joan zaitez otorrinora. Eneritz lotsatuko da, ez zaiolako honelako lorez betetako konturik irakurtzea gustatzen. Baina berak badaki ez dudala esaten perfektua denik, esaten ez ditudan guzti horietan baitago hobetzeko espazioa. Eta hori berri ona da. Gainera perfekzioa... berari bost! Barkatu loreengatik. Behintzat ez dute usainik.
FIRE WALK WITH THEM
Badirudi twitter barik ez zarela ezer. Badirudi blog bat gabe ez zarela ezer (believe me, blog batekin deus izaten jarraituko duzu). Feisbuk®, Eskaip®, Guatsap®, esmarfon bat, tablet bat, mepe hiruak entzuteko gailu bat... etabar luzea. Twitter barik ez nintzateke ezertaz enteratuko! Oh My God!...
Gorkak, Nimes hiriko txoko batetik, hor nonbait; zera dio:
Arinsaleko eszenak Twin Peaks-etik aterea zirudien: mendi kaskoak zelatari, ibai harrotuaren zaratotsa, pinu-enborrez egindako ttattolak (Hazparnen ikasi nuen hitz hau). Iduri luke edozein momentutan ager zitekeela Laura Palmerren gorpua aurkitu zuen morroiren bat, gure soinu-froga aldarrika etenaz. Zorionez ez zen halakorik gertatu eta afari-lege ederra eman ziguten oholtzan dena prest utzi ostean. Kaneloiak hasteko eta “entrañas” deitzen dioten okela gero (latza!).
2007an kaleratu zenetik ez dut ‘Zertarako Amestu’ dokumentala berrikusi. Ondo gogoratzen badut, bada eszena bat non neronek esaten dudan musikari izan nahi dudala astebururo ‘mozorroa’ jarri eta kendu behar ez izateko. “Musikari izan nahi dut astearte batean Munichen jotzen egoteko, esaterako”. Atzokoaren ondoren, orduan esandakoa berrestera nator. Nork espero zuen astelehen buruzuri baten Andorrako areto batetan halako zalaparta sortuko zenik? Irratiko esatariak aurreratu zigun ikusmin handia sortua zela eskualdean, baina halako erantzunik? Jendea lehendabiziko minututik egon zen kontzertuan sartuta (batez ere ‘Onak eta txarrak’ jo genuenetik). Izerdi trukea erabatekoa izan zen eta ‘Berba eta irudia”-n wall of death batekin ere ausartu ginen, hain zen beroa giroa. Bisak luzatu behar izan genituen zaleen orruak asetu ahal izateko. Ez naiz Doningtonez ari, komunikazio musikalaren mirari txikiaz baizik. Astelehen gaua zen eta mendiz inguratutako areto bat lehertu genuen gure kantuekin. Gertatutakoaren irudiak ditugu. Fire walk with me.
Gorka, David eta Galderren musika entzutea gauza bat da. Gorkaren letrak irakurtzea eta oihuka edonon errepikatzea beste gauza bat. Gorka irakurtzea... hori ez da gauza bat... hori beste zerbait da.
Segi fin mutilak!!! Zorte on! Hit the road!!!! Egurre!
Gorka, David eta Galderren musika entzutea gauza bat da. Gorkaren letrak irakurtzea eta oihuka edonon errepikatzea beste gauza bat. Gorka irakurtzea... hori ez da gauza bat... hori beste zerbait da.
Segi fin mutilak!!! Zorte on! Hit the road!!!! Egurre!
2012-11-26
GUILLAUMEN AZKEN IMEILAK
French Style. Horrela zuen izena Guillaumek larunbatean bidali zidan imeilak. Hitz gabekoa (kanten hitzak arretaz entzun behar nituenaren seinale). Kanta biren estekak:
Excellent! Magnifique! J'adore cette musique! Les paroles... ay! l'erotique... le comique... j'adore! merci Guill! merci!
Baina Guillaume ez da tipo monokromatikoa. Ezta pentsatu ere. Ostiral gauean beste esteka hau bidali zidan:
Yes! Ruin it all! Fuck it!
Urtea hastean Bagan tradizio bat dugu. Aurten Guillek sekulakoa prestatuko digulakoan naiz. Iazkoa gogorra egin zitzaion, disko urrien urtea dela esan zidan aurreko astean... urte honetako zerrenda aukeratzeko 365 egunetan zehar lan egin du gaixoak. 2012a ere ez da urte musikala izan. Baina Guill berezia da. Lagun batzuek urtean behin baino gehiagotan idazten didate. Horrek beste ezerk baino gehiagok pozten nau. Mezuak. Lagunak. Hitzak. Maitasunak. Bihotz beroak.
Haut les coeurs!
2012-11-21
CLOCK OPERA
2012-11-20
KOI NO YOKAN
Deftones taldeko azken diskoaren trailerra:
Leathers singlearen estudioko bertsioa:
Eta zale batek eginiko bideoa:
2012-11-19
INHALE INHALER
2012-11-14
GIRLS ROCK!
Misstallica: Orion
Iron Maidens: The Trooper
Musikaren alderik sexienaz gozatzeko hona joan ere, eta hortik, aurrekoetara.
2012-10-22
CHAINED
Disko bateko bigarren kanta beti da onena. Lagun batek hori esan zidan 2001eko abenduaren 16an Gasteizko taberna batean. Coexist diskoko bigarren kanta oso ona da ere:
"We used to be closer than this". Hori ere egia da, ezta?
Halere diskoko azken kanta da nire gehien gustatzen zaidana... Our Song. Beti izan naiz pastelero bat.
Ezin dut hau bukatu aurkitu berri dudan bideo hau zabaldu barik; SWSXen, zuzenean. Zuk ikusi:
2012-10-09
KASERNARAT
Eneritz (ahotsa eta gitarra eta doinua) eta Mikel a.k.a "Kikiel" (baxua) daukate izena Kasernarat izenpean musika egiten duten lagun hauek. Disko bat atera behar dute azarorako eta laster beraien musika dohainik entzun eta jaitsi ahal izango duzu bandcamp orrialdean.
Baina, bitartean hona hemen, Hobietan Gora aurrerapen kanta:
Nondik dator hau? Nortzuk dira Eneritz eta Kikiel? Laster kontatuko dizut. Orain maletak egitera noa. Aste baterako Irapuato Beachera (Mexiko) noala badakizu.
2012-10-02
MITOMANIA
Mitomano bat naizela badakizu; Pako Aristi, Mikel Laboa, Placebo, Jorge Volpi, Julio Cortazar, Magic Johnson, Miles Davis, David Fincher... etabar luze bat.
Zerrenda horretako buruan Gorka, David eta Galder daude, Berri Txarrak taldearen bizkarrezurra. BTX Pau ere delako. BTX Samek eta Itzik egiten dutelako ere. Pipa guztiak. Teknikariak. Fanatikoak. Argazkilariak.
Mitomano baten eginkizuna mitotzat dituen horien inguruan dagoen guztia biltzea da. Hona hemen beste momentu BERRI bat. Elkarrizketa BERRI bat:
Pauri entzun diozun moduan...tenéis que ensayar que tenéis bolos. Lana. Lana. Lana. Hori da BTX ere. Funtsean. Eskuak eta Ukabilak erabiliz eraikitako zerbait.
2012-10-01
SAM JAVITCH
Pianista bat. New Yorken ezagutu nuen. Tipo jatorra. Zuzena. Berezia. Tik asko ditu. Betaurrekoak. Ez nuke esango guapoa denik. Arrunta. Isila. Tipo normala dirudi. Piano baten atzean jartzean normala eta isila burura datozkizun azken hitzak dira. Bere istorioa ezagutzean normala hitza ez zenuke inoiz erabiliko berau deskribatzeko. 18 urte bete berri ditu. NYUko musika eskola ospetsuko piano-joletariko bat da (kurtsoko bi pianista baino ez dago).
Samek gauean jotzen du, argi gabe, argia piztuta errezegia baitelako. Hemen entzun dezakezu Distance Traveled. Lehen diskoa. Zalantzarik gabe, Samek kilometroak egin ditu jada.
2012-09-28
2012-09-18
BURDIN KLIPAK
Badakizu Inaxio nor den. Badakizu Burdinola zer den. Ez? Ba ez dakit zertan zabiltzan.
Herriko Burdinako jendeak bideoklipez betetako youtube kate bat dauka. Bertatik dezibelio eta frekuentzia berezien mundura ibilalditxo bat egin dezakezu. Hona hemen bertatik ateratako perla bi:
Inaxiok dioenez, Izan Ongi, Izan Heavy!!!
Up the Irons!
2012-08-28
OLD PINE
Ben Howard ez nuen ezagutzen, gaur arte. Joder:
Every Kingdom diskoko lehen kanta. Beste bederatzi dago.
Eta BBCrentzat hau egin zuen ere:
We grow, we grow, steady as a flower.
2012-08-24
NO CONSEQUENCE
Londonen daukagun korrespontsala sekulako meteoro hauen kontzertura joan zen orain dela gutxi. Berri Txarrak jo zuen garito berean jo zuten No Consequenceko mutilek. Hona hemen In The Shadow of Gods diskotik engantxatu nauen kanta, Latitudes:
Kristonak! UK's metal is some metal. Good Fucking London!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)


