Mostrando entradas con la etiqueta METALA. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta METALA. Mostrar todas las entradas
2012-11-20
KOI NO YOKAN
Deftones taldeko azken diskoaren trailerra:
Leathers singlearen estudioko bertsioa:
Eta zale batek eginiko bideoa:
2012-11-14
GIRLS ROCK!
Misstallica: Orion
Iron Maidens: The Trooper
Musikaren alderik sexienaz gozatzeko hona joan ere, eta hortik, aurrekoetara.
2012-03-22
DEFYING THE GODS
Sopelakoek apirila bere bigarren diskoa kaleratuz hasiko dute: Defying the Gods. Aurrekoa bezain ona bada poztuko naiz. Bideoak ere ez ziren makalak izan, beraz... bideo on bat laster erakutsiko digulakoan nago.
Hona hemen hortik harrapatu ditudan lehen kanta biak:
2012-01-11
ONE LAST FIGHT
Indarra! Clockworthen eskutik.
Egia da, Albaro guapoa da, baina ez dut uste metal bideo batean hainbeste plano baterijoleari dedikatuak izan direla metalaren istoria luzean zehar. Albaro Idi Bihotz taldean aritutakoa da, beste egitasmo askoren artean. Baterijole aparta da, zalantzarik gabe. Ia minutu bateko intro akojonante horretan baketei sua darraie.
2011-10-04
HARIA
Gaur euskal musiken bi munstro garaikideak diska berriak laster kaleratuko direla jakin dut. Bigarrena nor den hemen irakur dezakezu. Pauk mezu hau bidali dit, promozio lanetan aspaldi ari direlako Berriko mutilak Venicetik:
"BERRI TXARRAKen lan berriak badu izenburua: Haria.
Taldea Estatu Batuetan dago egunotan, 7. diskoari azken ukituak ematen Ross Robinson (Korn, The Cure, Slipknot, At The Drive-In) ekoizleak Venicen duen estudioan (Kalifornia).
BTX-en lan berri honek 12 kantu jasoko ditu eta Azaroaren amaieran ikusiko du argia, CD zein biniloan, Bartzelonako Kaiowas Records disketxearen abaroan."
Gero... bere web orriaren esteka dago. Hara joan eta mezu berdina irakurri dut.
ze onak diren Galderren argazkiak!
AMETSAK PILATZEN
Atzo sutak imeil bat bidali zidan, azken diska prest omen dute Eibartarrek. Igor Diez (Kalte) baxujole berriak ez du diska grabatu, Aitorrek berak baxua jo duelakoan nago. Bestela betiko tokian egin dutela uste dut.
01. HEGAN
02. PIZTIA
03. ETSAIEN HITZAK
04. POZA ETA TRISTURA
05. BETI TENTE ETA TINKO
06. NORBERA BERE AMETSEN JABE
07. MATERIA HUTSA NAIZ
08. KANTARIK POLITENA
09. BIZI
10. ZAIN, ZURE ZAIN
11. AMETSAK PILATZEN
Ametsen diska denez, "Norbera Bere Ametsen Jabe" kantaren bideoa grabatu eta promozio lanei ekin diote... oraindik ikusi ez baduzu hemen daukazu. Ez dakit oraindik zer pentsa, edo hobeto esanda, zer sentitu. Pixkat oportunista iruditzen zait letra, eta bideoa ere, ebidentegia.... baina kritikatzea oso erraxa da. Beraiek ere twitter eta sare sozialik behar ez dutela diote, baina bere webgune tuneatu moderno berrira bazoaz...
2011-07-18
600 BIT/SEGUNDO
Nikolai Rimsky-Korsakoven "Flight of the Bumblebees" jotzen du. Ez dut uste erlastarrek hain arin hegaz egin ditzaketela. John Taylorrek gitarra oso azkar jotzen du... halere niri gehien gustatzen zaidana bere lagunen ospakizunak dira... oihuak eta beste.
2011-05-06
RODRIGO Y GABRIELA
Ostiraleko kontzertuak onenak izan ohi dira. Gaur, Mexikotik datorren bikote bat. Nik ez dut inoiz gitarra klasiko bat horrela entzun.
Hemen NPRen emandako kontzertutxoa, anbientea berotzeko:
New Yorkerko Radio City Hall guztia zutik jarri zutenean han nengoen, korbatadun ikuslegoari Rodrigok zera esan zien taulara igo zenean: "Good night ladies and gentleman, we are Rodrigo and Gabriela, and we like heavy metal... we are sorry for you because we are going to play harder tonight".
Eta jotzen hasi ziren. Eta nik diska bi nituen arren eta atzekoz aurrerako buelta guztiak emanda nituela uste nuen arren... berriz ere aho bete hortze gelditu nintzen. Eta atzo Metallicaren rokumentala berriz ikusi nuen (hemen lehen partea igo egin dizut, eta bigarrena hemen) eta Robert Trujillorekin gogoratu nintzen. Eta horrek nire garuna konektatu zuen, eta horregatik Rodrigo eta Gabriela ekarri ditut... nola? ez duzula oraindik ulertu? Ea ba...
Nik hau dena korbatadunen artean ikusi nuen, denak zutik jarri zirenean eta oinekin kolpeka areto guztia burrunbaka hasi zenean. Itzela izan zen! Hemen Onen bertsioa Robert barik, Orion, eta sorpresatxo bat. Hemen beraien musika pilo bat, ez bakarrik ezagutzen dituzun kanten bertsioak... beraien musika hori baino askoz ere gehiago baita, baina zure atentzioa behar nuen.
2011-01-27
TRIGGER TRIGGER
Bai, badakit Lekeition egon beharko nukela, edo lanean, edo erosketak egiten, edo Naiaren bila joan beharko nukela, edo afaria prestatzen... Baina Oierrek behin esteka bat bidali zidan: http://www.myspace.com/triggerthebloodshed eta kantak entzun baino lehen, taldea ez nuelako ezagutzen, bideo hau ikusi nuen:
Eta bai... zu bezala gelditu nintzen. Eta gainera niri Carcass, Morbid Angel, Fear Factory, Gojira, Protest The Hero, Napalm Death, Children of Boddom, In Flames, PX-Pain, Grim Ripper, eVirus69, Pantera, Chidlrain, The Eyes asko gustatzen zazkidala...
Eta gero beraien teknikarekin flipatu nuen. Nik gitarrajole bat ikustean eta gitarra bibolin bat balitz bezala jarrita badauka, hau da, bere lepotik ahal duen hurbilen, badakit gitarra azkar joko duela, gogor astinduko dituela notak, riff indartsuak etorriko direla eta batez ere garbi garbi egingo duela dena. Gitarrajole tekniko, oso tekniko, baten aurrean nagoela badakit. Tipo hauek teknika beste dimentsio batera eraman dute, eta abiadura beste eskala batera, unitaterik gabeko toki horretara. Oso onak dira. Diska berria atera iazko Maiatzean atera zuten eta bideo berri bat ere:
Baina niri Studio Diaries hauek gehien gustatzen zaizkidan dokumentoak dira, agian Hutsik hor gelditu zelako, grabazio baten atarian, agian ez ditudalako inoiz diska bat grabatzeko orduan gertatzen diren desastre guztiak bizi eta, maiz gertatzen zaidan bezala, grabazio bat guztiz idealizatuta daukadalako. Agian exhibizionista bat naizelako eta nire DENA hor kanpoan nahi dudalako.
2010-06-23
OZZYREN GENOMA
Guillaume-k Cambridgetik, han bere postdoka egiten baitago , honako hau bidaltzen dit. Ozzy-k bere genoma sekuentziatu nahi du. 20.000 $ inguru kostako zaio genoma proteikoaren (proteinak kodifikatzen dituzten geneak) sekuentzia izatea....eta hiru bider gehiago bere genoma osoa. Craig Venter eta Jim Watson zientzilari ospetsuak bezala egin nahi du Ozzy-k. Edo Meryl Streep aktoresak bezala. Ozzy-k bere genoma jakiteak zientziaren misterio anitzak argitzen lagunduko lukela uste du. Adibidez nola al da posible 42 botika egun berean hartu, pare bat litro whisky eta hainbat kanuto erretzearekin batera...
Informazio gehiago hemen
Sunday Times-en bere kolaborazioa
2010-06-22
EUSKAL METALHEADS
Aurreko ostiral goizean postara joan nintzen pakete baten bila. Hori ba poztasuna. Urriakdira benetan postara joan beharrekoak, paketeen garaia aurreko mendeko zerbait dela ematen du. Alajaina! aurreko mendeko zerbait bada! Horiek horrela, 91. karrika eta hirugarren zumarkaleko US post officera joan eta nire NANa erakutsi eta gero eta pare bat paper laranja sinatu eta gero pakete marroi argi horietako bat eskuratu zidaten. Xarles deituiko batek bidalia. Bihotza azkartu, paketea ireki eta orduan zera aurkitu nuen barruan:
Kamiseta hauek, kamiseta bertan ikus dezakezunez, webgune honetatik datoz, kamisetez aparte kontzertuen agenda, festietara joateko bidai antolatuak, iragarkiak, erreportaiak eta hainbat eta hainbat metal gaiak aurkituko dituzue.
Eskerrak argazki hau erabili dutela promorako eta ez nireak.
Eta orain misterioa argituko dut. Nork oparitu dit kamiseta? Hobeto esanda, hiru kamiseta zeudenez (beste bat Isarentzat eta beste bat ez dakit norentzat...), nork oparitu dizkigu kamiseta hauek??? Ba Pauk! Pau pandamanagement taldearen buruetariko bat da, Manelekin batera. Orain Hong-Kongen daude, kontzertuak eta festiak eta mobidak bilatzen. Beraiek Berri Txarrak, SA edo The Eyes taldeen atzean daudenak dira. Nik Pau pertsonalki New Yorken aurtengo neguan ezagutu nuen, Gorka eta Davidekin batera, halere aurretiaz banekien nor zen Pau. Berri-ren Zertarako Amestu dokuan ikusi nuen Pau lehen aldiz, eta flipatu nuen bere benetakotasuna, indarra eta xehetasunarekin. Pertsonalki ezagutu nuenean New Yorkeko pizzeria batetan, Gorkak gure etxera larunbata arratsalde batetan deitu telefonoz deitu eta gero, flipatu egin nuen Paurekin.
Imagina ditzakezue Manhattaneko jendetzaren aurpegiak kamisetaren atzeko partea ikustean:
Moltes gracies Pau!!!! Salud!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)

