Mostrando entradas con la etiqueta ARGAZKIAK. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta ARGAZKIAK. Mostrar todas las entradas
2012-12-03
UCCLE VI
Gure auzoko etxe gehiago, flickrtik:
Ibairekin pasiran irten eta urtarrilean (aurten, iaz badirudi ere) harrapatutako etxetxoak dira.
2012-11-30
EMAKUME GIDARIAK
Ez zaizkit kotxeak gustatzen. Emakumeak aldiz bai. Batzuek matxista puta bat naizela uste izango dute argazki hauek ikusi eta gero. Emakumeek gaizki gidatu ohi dutela uste izango dutenak ere ugariak izango dira. Ni bien artean nago (grisa bezala)... eta edertasuna baino ez dut ikusten. Beste guztia zure buruan dago. Ni gidaria baino ez naiz:
Argazki gehienak Onfal jaunaren ganbaratik datoz, berarenak ez diren arren. Bestela hemendik edo handik.
BASOKO ISTORIOAK
Lokatzaz beteta etorri naiz handik beste behin ere:
Hay un extraño en el bosque. Nadie sabe de dónde ha venido, ni lo que quiere. No guarda ningún parecido con nada que se hubiera visto antes por allí y además emite una extraña y débil luz. Los seres vivos se esconden, huyen y evitan el contacto con esta nueva criatura, pero un habitante del bosque, el más valiente entre los más curiosos se acerca con sigilo en busca de respuestas…
Inigok argazkiak egiten dituela badakizu. Teknika hobetzen joan da. Orain argazkiaren bizitza propioari hitz batzuk gehitzeko garaia iritsi dela ematen du. Berri ona, gero! Basoko istorioak kasu.
2012-11-27
IPARRALDEKO ZERUAK
Dakizun bezala gora begira nago sarritan.
Aurtengo udan autokarabanatxoa hartu eta iparralderantz jo genuen, Estokolmora lagun batzuk bisitatzeko helburuarekin. Guztira 21 egun eman genituen errepidean; Belgika, Holanda, Alemania, Danimarka eta Suediaz gozatuz. 2800 km egin eta gero, Suediako aireportuko parkinean utzi genuen gure etxetxoa eta abioez itzuli ginen Bruselara uztaila amaitu baino lehen. Iritsi eta berehala umeekin Bilbora joan nintzen. Autokarabanatxoak beste 5000 km egin zituen Suedia zati bat eta Norbegiako zati handiago bat lagun batzuekin (Jean Charles, Laurence eta bere hiru alabak) zeharkatu eta gero.
Suedian aktoresa asko ezagutu nituen.
Gauak laburrak dira iparraldean uda partean, batez ere ekaina bukaera eta uztaila hasieran. Segituan dituzun argazki gehienak hegoaldeko zeruak ilunak zeudenean hartuak izan ziren. Gizabanakoarekin gertatu ohi den bezala, hango herritarak desentsibilizatuak daude, eta ez dute jada gora begiratzen. Gu laurok ordea guztiz flipata eman genituen gau guzti-guztiak.
Argazkilari hobeagoa izatea gustatuko litzaidake honelakoetan...
2012-11-26
PROJECT2: LONDON LONDON
2012-11-23
BI HITZ
Estatu vs.
Inposatu.
Etsai vs. Etxe.
Banketxe vs. Kartzela.
Salaketa vs. Kaleko artea.
Odola vs. Margoa
Argazki
bat vs. Mila iritzi.2012-11-22
LONDON OIERREKIN
Oier Bagako mediku ofiziala da. Gitarra primeran jotzen du ere (nire ahotsak bere doinua behin baino gehiagotan zapuztu badu ere). Oier bidaiari amorratua da. Oierrek ez dauka etxerik, nahiz eta Londreseko hiriaren txoko batean bizi. Hitz batez definitu behar banu (badakizu errekorte garaiak direla... nire prosan ere) badakizu zein den... ez? Oiene Sessions guztietan ikusten den hori... ez? Bere txokoan ikusten den hori... ez? Mundu puta honi falta zaion hori... ez? Ni ez naizen hori?... ez... keep looking! You may find it...
Aurreko egunean Londonen ibili nintzen berarekin. Nire lehen bisita. Oierri eta hiriari. Hona hemen hango pizti batzuk (gaueko piztiak guretzat gorde ditut, exhibizionista bai... baina lotsatia ere... eta gainera nola bakarrik ez nengoen... ez dut nahi lagun baten intimitatea mahai gainean jarri. Aurretiaz egin izan dut, eta desastre bat izan da).
Hona hemen nire bidaiaren kronikatxue:
Praying for a bottle of wine
After the bottle I
Stylishhh
Is happyness inside only?
You are kidding me!
Round deal.
iLion King
Happy Hour (7am-11am):
kuadrillaaaaaaaaaaaa!!!
Joxepooooooooo!!!!
Every city has its Poet
and I find them all
Co-(m)muting
Sunday morning: fuck the church!
Touch! Pause! Engage!
Let's crunch! Let's scrum!
(nr 581) I love you too.
Read my fingers and look at me.
Would you marry me?
Mr. Humble
Gazing the moment
Too much beer.
I'll go take a leak.
Who the fuck took the picture?
Was it me? Was it my dick?
Too much beer.
Every city has its muse
and I find them all
you just have to follow the crowd...
or look for the Bureau de change
Stylishhh
Is happyness inside only?
You are kidding me!
Round deal.
iLion King
Happy Hour (7am-11am):
kuadrillaaaaaaaaaaaa!!!
Joxepooooooooo!!!!
Every city has its Poet
and I find them all
Co-(m)muting
Sunday morning: fuck the church!
Touch! Pause! Engage!
Let's crunch! Let's scrum!
(nr 581) I love you too.
Read my fingers and look at me.
Would you marry me?
Mr. Humble
Gazing the moment
Too much beer.
I'll go take a leak.
Who the fuck took the picture?
Was it me? Was it my dick?
Too much beer.
Every city has its muse
and I find them all
you just have to follow the crowd...
or look for the Bureau de change
2012-11-20
MODELOA: BACKSTAGE
Hamar urte nituenean Suediako kanpinetan beste hainbat neska ederrekin batera bizikletan ibili ohi nintzen. Modelo izan nintekela ezin jakin. Beste lagun guztien antzera. Horia eta beltza nire koloreak. Altua. Adats errubixa. Esku ederrak. Irribarre handia. Hortz perfektuak. Klabikula indartsuak. Titi txikiak, jausiko ez direnak. Ipurdi gogorra. Argala... Anorexika ia. Kirolaria.
Orain Lisbeth Salander hil egin beharko dut, David Fincherrek zuzenduko duen Millenium deritzon istorio horien bigarren partean. Gidoia ikasten nabil. Aktoresa izan naitekela dirudi. Scarlett Johansson ez delako suediarra. Bere aita danimarkarra da, eta bera NY fucking citykoa da.
Nire agenteak Ingrid Bergmanen elegantzia dudala dio.
EMOTION STALKERS
Bilboko metroan barrena Naia eta Ibairekin nindoan aurtengo udan tipo bat jarraitzea erabaki genuenean.
Norbait jarraitzea itzela da. Norbait horri argazkiak ateratzea, ere, alkandoradun argiak daramatzaten gizon bilbotarren kontrastea probestuz...
Argazki horiek blog batean jartzea...
Dena kontatzea...
Familia arraro bat ote gara? Pipermin bila irteten gara egunero. Kitxikapena behar dugu. Emozio yonki batzuk gara. Egun normal bat, egun galdu bat da. Egunerokotasunez betetako errepikapen aspergarriak ez dira guretzat. Egunak inposatutako diktadurez ihes egiten saiatu eta berehala askatasun horrek barre egitera garamatza. Poztasunaz gertu dagoen nonbaitera.
Tipoa konturatu zela uste dut. Teatro pixka bat egin zuen eta. Niri batzuetan gertatzen zaidan moduan... norbait ni begira dagoela uste dudanean, aktore famatu baten piura egiten hasten naiz. Hoberena... jendeak norbaitekin nahasten zaituenean... Bartzelonan, aspaldi, txinatar bikote batek, Guardiola (?????) nintzelakoan Ramblas erdian gelditu, autografo bat eskatu eta nirekin argazki batzuk ateratzeko baimena eskatu zidaten.
2012-11-19
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
















































