Mostrando entradas con la etiqueta BERRIAK. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta BERRIAK. Mostrar todas las entradas

2012-11-29

194


Nazio Batuak (NB) a.k.a United Nations gaur bilduko dira. Egun historiko bat izan daiteke azaroaren 29 arrunta hau. Palestinaren alde bozkatuko dutela dirudi... Baietz bozkatuko dutela dirudi! Palestina NBren 194. nazioa bilaka daiteke.



Ez da munduko bideorik hoberena.
Ez da munduko kantarik hoberena.
Ez da munduko egitasmorik hoberena.
Ez da munduko tokirik hoberena.
Ez da munduko gatazkarik hoberena.
Ez da munduko gezurrik hoberena.

Hoberena hango hiztegietatik aspaldi ezabatu zuten.
Baina Palestina munduan dago!

BILBLOGARI


Atzo idatzi zuten Nontzeberritik. Gaur arratsaldean izango omen da Bilblogari 2012 sari banaketa, Bilboko La Bolsa Udaltegian... Lehiaketa bat zenez, parte hartu nuen. Ahaztu ere. Barkatuko didate Nontzeberrikoek. Parte hartzaileen zerrenda begiratu eta kuxkuxeatzen hasi eta Lucia M.M. izenean klik egitean, zera aurkitu dut:

egon badaude

Berogailua

Hotza

Gorria

Ilargia Egunez
Gosaria arratsaldez, parranda igandez.

Argazki gehienak ez dira bereak, flickretik datoz (Luciak argazkilarien izenak jartzen ditu argazkien behekaldean, nik ez bezala). Izenburuak eta esaldiak ordea bai. Itzela! Hauek biek ere txundituta utzi naute. Momentua Bizi (Amaia I.A.) eta Alter eta Ego (Ander O.B.). Gaur arratsalde-gauean (evening euskaraz?) irabazleen izenak (kategoria desberdinak daude) jakingo dira. Hoberenek irabaz dezatela! Beste behin ere ez naiz ni izango. Eta horrela izan behar du gaurkoan ere. Argi daukat.

2012-11-19

BILBOKO ARTE GARAIKIDEA


Liejako tren geltokia Calatravak egin du. Orain Wallonieko publizitate jendeak Arte Garaikidea ez da Bilbon bakarrik lelopean kanpaina berria hasi du.


Koinatuak bere telefonoarekin eginiko argazkia bidali dit oraintxe bertan.

2012-11-14

2012-07-03

CA(L)BOKI


Iraultza kapilarra ala muntaia?

2012-06-26

SURFACE TO THE BOTTOM


Ez da produktu berri honentzat hasiera hoberena. iPaden kontra egin nahi baldin badute, asko hobetu beharko dute, agian Steve barik errezangoa egingo zaie:

2012-06-04

WORLD WONDERS


Ez, ez zaitez emozionatu, munduak ez du galdera gehiago egin nahi. Googlen -erantzun guztien gordailu- kontu berriaren izena baino ez da:

2012-06-01

APPOTEO


Telefonoetarako aplikazio bat. Euskaldunen idiosinkrasiaren erakusle:


Sustatun Jonek aurkitua.

2012-05-31

LOLA HOOP


Eguzkia ospatu behar delako. Eguzkia edo nahi duzuna.



Pierre Lapin & Guilhem Malissenen lana.

2012-05-23

EDO!


Argitaletxe berri batean parte hartu nahi? Harpide zein bazkide izan zaitezke, urtero 50 zein 100 euroren truke:



Informazio gehiago eta harpide zein bazkidetza egiteko aukera hemen. Hitzen Uberan irakurria.

2012-05-06

PERIGEE


Berandu nator. Agian konturatuko zinen. Atzoko gauean ilargia perigee fasean zegoen, hau da, lurretik gertuen bere orbitari dagokionez eta ilargi betea zenez...



Hemen Le Mondetik argazki batzuk.

2012-05-04

2012-04-19

HAMAR


Zenbakiek kausalitatearen esklabu zoro bat naizela badakizu.
Oraintxe bertan nire Google Chromeko Home orrialdean hau agertu zait, minutua eta eguna ikus daitezke:


Nire hiru etxetan tenperatura berdina egiten omen du. Txorakeri bat dela badakit. Eta zer?

BANKARI BAT BABESTU


Ironiaz eginiko bideo laburra. Bankuak erre beharko genituzke:



Oierrek bidalia.

2012-04-17

BELGIKAK DRAMA DU


Belgikak noiz edo noiz bere benetako aurpegia erakutsiko zidala banekien:

2012-03-30

ATZOKO FESTA DONOSTIAN


Ezer ez da aldatuko; benetako iraultza bat gertatuko ez delako, banketxeak funtzionatzen jarraituko dutelako, politikarien soldatak futbolarienak bezain altuak izango direlako... baina guri bost... ezta... Athleticek Alemaniak lau gol sartu zituenez... dena ongi. Joder. Hona hemen atzoko txarangaren irudi politak, musika alaitxo batekin, nola ez, hain giro apartari ezin zaio beste musika bat jarri:



Transistoriakoek egina.

2012-03-27

EZ EROSI


Idealistentzat bakarrik al dela uste duzu?

HAMAIKA KILOMETRO


James Cameron zinemagileak 11.000 metro egin ditu, beherantza. Itsaso azpian:

2012-03-21

EQUAL PAY DAY


Emakumeek gizonok baino %22 diru gutxiago irabazten dute bataz-beste, soldatari dagokionez. Sasha Grey porno aktoresak (2010ean, wikik dioenez, best anal and oral sex scenes sariak irabazi zituen) gizon askok baino diru gehiago egiten zuela dio. Porno industrian, orokorrean, emakumeek gizonek baino diru gehiago irabazten omen dute. Sektore bakarrenetarikoa, alegia:

GARDENA ETA GARBIA


Ezagutzen banauzu, gardentasunarekin obsesionatua nagoela jakingo duzu. Komunikazioan, giza erlazioetan, idazkietan, berba batean...

LED batzuk alde batean, kamara bat bestean. Honela aurkeztu nahi izan dute kutsatzen ez duen Mercedes garden hau: