Mostrando entradas con la etiqueta EUSKARAZ. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta EUSKARAZ. Mostrar todas las entradas

2012-03-02

EUSKARAZ BIZI NAHI DUT


Bernatek grabatu, editatu eta postproduzitu duen azkenekoa. Arrasateko bere jendearekin batera. Ospatzekoa da beti Bernatek egiten duen edozein. Ospatzekoa bai, batez ere, berak bidaltzen didanean zuzenean. Eskerrik bro!

2011-12-05

ADITZAK


Garikoitz Knörr linguistak aditzak jokatzeko tresna berri bat jarri du sarean, dohainik, denon esku. Hankasartze gramatikalak denon artean gutxi(tu) ditzagun.


2011-08-21

ARGIRIK EZ


Pasiran irten ginen
biok bakarrik
aspaldi moduan
ametsek eraikitako zubietan
ibiltzeko
Magritten zeruko hodeietan
eta argirik ez dugula behar
argi gelditu zen

Hiriko kaleetatik
parkera
eta parketik basora
gero eta urrutiago
gero eta egiago
basotik hipodromo zaharrera
tristeziaz ikusi nuen
zaldi berriak daudela
metalezko makil batzuokin
bola zuri txikiak
banderadun zuloetan sartu asmoz

ez ditut zaldi lasterketak
gustoko
ezta gizon zuridun haien
belar kolpeak ere ez

halere hor daude gure ametsak
beti bezain distiratsu
argirik ez dugula behar
argi utziz


itzal ditzatela farolak
presta ditzatela teilatu berriak
txori suizida berriontzat


PDFa hemen izango duzu egun batean.

2011-08-13

ANAIA BERRIA


Aspaldi ez dudala nire poemak kontextuan jartzen. Honek ez du beharko lan handirik... Bretagnen geuden eta lagun bat nuen buruan. Azkenaldi honetan anai bihurtu dena. Bata hegaz dabil, bestea amildegian...swap... eta alderantziz...
Lagunak obsesioak bihurtzen ditut, eta obsesioak lagun.

Hona hemen egun horietako kronikatxoa:

11-07-02

Ilargia zeruan balego bezala
gaueko hamarrak dira
baina egunez bainatzen dira
eskuz idatzitako letra hauek
xumeak izan nahi dutenak,
baina beti bezalakoak…
ondo baino hobeto
ezagutzen dugun zaporearekin

Nire ideiek maiz naramate
horra, zugana.
Ba al dakizu zergatik?
maitasunari galdetuko diogu
jertse urdin zahar honi
nire bainujantziko loreoi.

Inakiren liburuan
galduta nabil
mendi handi horien
haize eta heriotzen artean
negarrez
baina ezer busti barik;
negarrak barrutik doazelako.

Oraindik ez dakit
Inakirekin bat natorren
ala
Inaki gorrotatzen dudan:
ausarta ez naizelako
errexa delako liluratua egotea
hainbeste bizitza
galtzen diren bitartean
hainbeste bizitza galduta mendian
hainbeste bizitza galduta
sofá honetan.
Tipo gazte horiek
hor daude
arkaitzen artean
izarrekin dantzan
betiereko deskantsu izoztuan
eta larogei urte barru
gazte izaten jarraituko dute
besteok
hil eta desagertzen garelarik.

Mendizale horiek beraien bizitza
bizi izan zuten
eta beraien heriotza hil
K2an honek
Annapurnan hark
amets batean amestuko dute
batzuk kolpe batekin, seko;
beste batzuk hotzikarez
zein gaixo zein ahul
zein gosez eta egarriz.

Heriotzaren beldur garenok
soilik
bizi gaitezkelako horrela
bizitza norbere eskutan hartu
eta mendi batera jaurti
mendiaren goikaldera
harri horiekin larrua joz
harria larruarekin joz

eta liburua mahai gainean utzi
eta zuri idazten hasi

eta zugan pentsatzen jarri

[…]
egun bat pasa da…

11-07-03

hondartzan gaude orain
mojen irla honetan
gurekin etorri behar zinelako
paradisu honetan
paradisuak nik uste
jendez baino ez daudelako eginak

Bitartean hitzak bildu ditut
hondartzatik pasiran
Naiak karakolak eta karramarroak
jaso dituen bezala.

Esango nahi nizukeen guztia
ez dator beti bezain argi
itsasoaren ondoan eserita nago
agian nostalgia urtarrak
nire hitzak busti dituelako.

Gizon ausarta bat
igerian irten da infinitorantz
zeru gris eta ur urdinaren
erdian

Isa, Naia eta hirurok
bretagneko goiz hotz honetan
hondartzan bakarrak
eta aurrean genituen irlak
lainoan desagertu dira
igerilariarekin batera.

Eguerdia etorri zaigu bisitan
Isa txalupa bat egiten ari da
gaztetan Karraspion
Mikelek eta biok eraikitakoak
bezalakoa
eta euria hasi du azkenean
hasieran xirimiria
baina laster euri hotza
barrabarra
itsasoa emozioz
dardarka balego bezala
agudo jantzi eta aldapan gora
etxera
berora
E.S.T entzutera
Esbjorn itsasoan gelditu zelako
igerilari hura bailitzan
“a strange place for snow”

esan beharrekoak etorri arte
honela utziko zaitut.
isiltasunean.

Banoa Inakirekin Himalayarat.

[…]

11-07-04

beste egun bat joan zaigu
eta nire buruan zaude oraindik
horrela izango da hil arte
dantzan, kantetan
ametsetan zaude.
Oraindik hitzak aurkitzeke
inongo misteriorik
izango ez duen mezua idazteko;
poemen poema
idatzi nahiko nizuke
niretzat zer zaren ospatzeko
goraipatzeko
badaezpadan
bidean gal ez gaitezen

Halere
argi dago ezin dela
hain berezia eta garrantzitsua
hitzez soilik jantzi

edo ez da idatzi behar
bidea egitean datza soilik
eta bidea
elkarrekin gaudenean
egingo dugu.

Bitartean,
badakit ideia honek
berotuko dituela
nire sinapsiak
eta zure ideia erreal horrek
nire azala laztanduko duela
idatzi ezin dudan
maitasun forma honi
beste tresna batzuokin
deskribatuko dut
arauak apurtuko ditut
eta zuregana iritsiko naiz
hemendik zein handik
zure ahotsa sakon horretan
ahots pausatu eta aditu horretan
itsaso berri baten soinua
aurkitzera joango naiz
orain eta beti.

Egoitz oporretan dagoenez ez dakit bere "servidor" horretan argazkiak (tamaina handian, argazkian sakatzerakoan beste argazkiokin gertatzen den bezala) eta pdfak jarri ahal izango dituen ala ez. Horrela denerako, hemen daukazu pdfa. Gero eta gehiago gozatzen nabil argazki kamarakin. Laster iraultza hasteko prest egongo naiz.

2011-08-09

POESIA GEHIAGO


Mehatxu batekin nator gaur
poesia gehiago idatziko dut
eta hona ekarriko dut
edo hobeto esanda
gero eta poesia gehiago
agertuko da Bagan
beste txorakerien tokia murriztuz
denbora bakarra delako
nahiz eta ahal dudan gehien handitu
nik ere limiteak ditut

emozioz beteta nago
eta horrelakoetan irtenbidea bakarra izan daiteke
idatzi eta idatzi
eta kantak egin
eta argazkiak atera
eta hona dena ekarri
eta gero gerokoak

edertasuna erakusteko helburu bakarrarekin
barruak barran gainean jarriz
eta dena betiko indarrarekin eginez
pisuak aldenduz
kateak askatuz
oihuak afinatuz
topikoak eta arauak ezagutuz
etengabe eraiki eta desegiteko

onomatopeiak itzuliz
eta hitzen mundura ekarriz
titiak laztantzen dudanean bezala
behatzen sentsazioa hitz egiteko asmoz

hori da nire helburua
hori izango da nire lana
hori delako nire bizitza
hori naizelako ni

2011-04-14

HAU NAIZ NI


zure azala begiratzen dut
azala baino ez garelako
azala baino ez dugulako
azala bakarrik
ikusgai dagoelako
zuloetatik sartzean
argirik ez dagoelako
eta kobazuloko hartako
isiltasun likidoak
harrapatzen gaituelako

eta dena hasi zen

eta ez dut gogoratzen nola

eta ez zara zu
ni naizelako
ez naiz zu
ni zarelako…
zure begietan
ikusten naizelako
Luisek soilik
puska zezakeen ispiluan
ispilu likidoa distiratsuan

errubixa nintzen
eta hemen barruan
likidoa daukat oraindik
baina zuk hori
ezin duzu ikusi
ezta nik ere
hezeak gara denok.
Barrutik bulkada honek
eramaten ditu nire ametsak
aurrera eta atzera
eta kobazulo isilak
bizitzaren sekretuak
kontatzen dizkigu
gutxik entzuten dituztenak

hau naiz ni
eta hori zara zu
uki nazazu
bai. horiek gara gu
orain, infinito hori
elkarrekin begira dezagun


PDFa hemen daukazu.

2011-04-06

HOR ZAUDE. EZ.


Atea ireki da
la porte est ouvert
et t’est arrive
et maintenant
ma porte c'est ouvert

je te regard
je t’observe
je deviens
tu deviens
on conjugue

eta horrela goaz
egunero
elkarrekin
leihoak irekiz
begiratuz
basoen artean
galtzen naizenean
oihuetan

je te regard
une partie n’est pas la
elle est sans doute chez moi

zer esango dizut ba...
inskripzio hartan esandakoa

ederra zaude gaur
eta ederra zinen atzo ere
jolie tout simplement
ou simplement, belle
on se demande pourquoi
ca peut rimer avec toi.
Isa belle
Isa elle
pas juste "elle"
sinon toi
rien a dire
et tout a voir
et tout pour toi


PDFa hemen. Arineketan... betiko moduan.

2011-03-25

ITSASOTIK GERTU


Itsasondoan bizi nahi dut
itsasora begira
itsasoan
bitartean...
itxaroan
eta begirada
olatuez betetzen saiatzen
itolarrian
gatza gatza gatza
sodio kloruro eta iodoaren
kimikak harrapatua
portu batetik pasatzean...
pirata bat ikusi dut
bere ontzia konpontzen
piraten banderaren ondoan
itsasertzean, hilzorian
tabernan, itolarrian
orduak leihotik itsasoratuz
lurretik ihesi egiteko irrikitan
itxaroan
itsasoan

gaurkoan argazkia nirea da, eta gero eta gehiago nire argazkiak jartzen hasiko naizela uste dut; nahiz eta Txin, Steff, Inigo edo Rubenek duten indarra ez euki:


eta honekin nahiko ondo doan abestitxo bat, gaurkoan bertsiorik ez... beraiena, beraiek kantatua...vimeon aurkituta, eta Julio handiaren pelikula harekin batera.


bideoa
hemen. PDFa hemen.

2011-01-23

POESIA JAUSIA


Bernatekin gauza hau daukagu. Egunero (ia egunero...) poesia bat idazten dugu eta bata besteari bidaltzen diogu. Ostiralean hau idatzi eta bidali nion nire sasi-anaiari. Sentsazio bat kanporatzeko agian, idazlearen bakardadea... poemak idatzi, nobela idatzi, poema gehiago, kantak, hemen sarrerak egin... eta?

poesia jausten zait
behatzen artean
bihotzatik pasa ezean
mina begien artean ihesi egiten didan antzera
edo poztasuna ahotik eztanda egiten duen bezala
edo maitasuna zakilatik isuritzean...

poesia hiltzen doa,
oihu egiten dut
eta inork ez dit entzuten
bakarrik nago
eta hitzek ez naute ulertzen
eta poesia jausten zait
eta ezin dut dena batu

hitz bildumak
gorde behar ditut
eta egunak badoaz
eta tiradera irekitzen dut
eta ez dago ezer
edo dagoenak ez du balio
edo dagoenak usaintzen du
usteldu naizelako

munduari poesia bost axola
munduari dena igual zaio
eta bakarrik nago
poesia idazten
negar ez egiteko
hitzak jausten zaizkidalako
malkoak bailiran

eta poesia jausten zait
uholde bat kanpora doa
eta barruan
gelditzen zaidan espazioa
desioz betetzea daukat, ametsak soilik.
eta desio betezin bat
hor dago beti
nire barruan, bueltaka
nire aurrean, zure atzean,
zure aurrean, nire atzean

desio hori zer den
zuk badakizu
desio horren izena
ahoskatzen dudanean
zutik jartzen naiz,
muskuluak gogortzen zaizkit
eta indartsu naiz
…
eta hustasuna
birikietatik goraka dator
eta poesia bihurtzen da
edo nik zer dakit


Hemen daukazu PDFa.

2011-01-21

BABEL POESIA


Aspaldi uste izan dut nire eskizoglosiak bizitza hobeto ulertzen lagunduko zidala. Batzuek eleanitza naizela esango dute, bost hizkuntza hitz egin ditzakedalako, guztietan irakurri, idatzi eta hitz egin dezaket. Halere batzuetan murriztua aurkitzen naiz. Emozio bat, kontzeptu bat, ideia bat hizkuntza batek deskribatzen du hoberen. Eta hizkuntza batean aurrera egitean hori ulertzen den lehenetariko ikasgaia da, linguistek izen bat emango diote, filosofoek beste bat. Nik ez diot izenik emango, poema bat idatziko dut.

Mikel Laboak oihuka egiten zuen
ez bakarrik kantatu
eta gorrotatua izan zen
maitatua izan bazen ere
batez ere postmortem

Xabier Letek euskara transformatu zuen
eta egunerokotasunari forma eman zion
eta deuseztatua izan zen
nork irakurri du Lete?

eta orain
aunque suene pretencioso
ni batzuetan horrela sentitzen naiz
poesia egin nahi dut
baina ez didate uzten

poesia hizkuntza anitzetan idatzi nahi dut
magari!
because words are built in
comme Oteiza travaille la pierre
mais travaille le bois aussi
but my world does not seem to understand
Babel mi piace
pero no resuena nada
eta poesia barik, isiltasuna dago
hitz perfektua aukeratu ezin dudanean
hitz perfektu hori
beste hizkuntza batean kanta nahi dudalako
avec la musique d'une autre langue

but nobody is ready
moi aussi, moi non plus
comme Gainsbourg

magari!

desio horrekin banoa
keeping my word
perche le parole sono mie
figurati!

vas te faire fouttre!
ou "je t'aime moi non plus"

auskalo!
I wish I could
I wish you should
real eyes: realize: real lies

Tabucchi italianoz irakurri baduzu, eta itzultzaile oso oso onak dauden arren, zertaz ari naizen ulertuko duzu. Edo nola entzun Brassens galoen kodean ez bada? Edo ikusi Inception euskaraz... Flaubert espainolez? Foucoult, Sartre? Ken Kesey? Steinbeck? Zerrenda luzeegia da...

2011-01-10

ZINTZOTASUNAREN SOINUA


Oierrek nire poema honi doinua jartzea erabaki zuen. Hemen, gure etxeko egongelan, kantatu zuenean zerbait ulertu nuen: zintzotasunak dakarrela askatasuna eta horrek zoriontasuna, baina lagunik barik zirkulurik ez dagoela eta dena zitoplasma izatetik entropia extrazelularrean galtzen dela:


Hemen daukazue Oierren testua, poema berridatzia, aldatua, adaptatua eta esan beharreko beste guztiak ere. Urtea honekin hasi nahi nuen, baina sukarrak memoria hura ordu batzuetan zehar ezabatu zuen. Orain nire senak tenperatura normala berreskuratu duenez... Oierren inspirazioak 2011an lagun izango dudala badakit. Thanks a lot mate!!!

2010-12-30

NOSTALGIA DE NATI


Gaur bere urtebetetzea da. Y sigo en español. Y Nati es de una de esas personas de las que no olvido nunca su cumpleaños. No se por que sera. En su día, tras uno de nuestros múltiples reencuentros le escribí la siguiente poesía. Siempre me destruye la tristeza de la distancia, siempre me inunda todavía más cuando se trata de personas como Nati:

Me he encontrado con Nati
después de todos estos años
vuelve a sonar su acento en mis oídos.

Ayer soñó conmigo, algo raro
dando vueltas en círculos
en una sala oscura
mientras yo hablaba sin parar,
y se tenía que ir a alguna parte.
Y me escribió.
Nos hemos encontrado
como nos encontramos hoy
sin tocarnos, sin darnos un abrazo
sino tecleando.

Está en Buenos Aires
después de haber pasado dos años
en Patagonia,
ya no es modelo.

Y me ha despertado la nostalgia
la misma nostalgia que le ha atacado a ella.
Esa nostalgia
que como ella dice
es la una nostalgia sin fotos,
una nostalgia vacía. La peor de todas.
No hay nada que merezca la pena recordar.

Me enamoré de Nati hace muchos años.
En Bruselas, entre olor a mate.
Con mi traje de baño a rayas,
aquel que no me quitaba para nada.
Solo salimos a pasear juntos una vez,
sino nos quedábamos en lo de Gaby y Fer.

Recuerdo que la deseé
se fue a Milano, a trabajar
a posar para Giorgio. A no comer.
Y un día dejamos de llamarnos.
Y volvió, igual a buscarme,
pero yo ya no estaba allí para ella.
La última vez que nos vimos fue en La Piola,
donde nos rompimos en mil pedazos.
Y empezamos a odiarnos.



Solo nos queda la tristeza
y el olor a mate.
Recuerdo sus dedos de los pies.
La marca de Nati
queda como los tatuajes invisibles
solo cuando pasas la mano
notas la cicatriz, o la herida.
Me dejo la amargura de la nada
de ningún recuerdo con ella.
Tan amargo como el mate
o como la lluvia de Patagonia
o los milicos en Buenos Aires.
Solo nos queda las nostalgia
que es la peor de las neuralgias.


- No necesitas ser tan guapo como
Robert Downey Junior- me escribe.
- Queeeé? – tecleo.
- Sí, vos tenés labia-leo.
- Dices cosas que muchos no se atreven
… y eso seduce – termina categórica.

Y entonces lo veo todo claro
y pienso
que no solo soy feo,
sino que además soy un descarado
y me veo un poco gordito
pero las palabras lo cambian todo.

y vuelve y leo:
- después de volver a Europa
decidí mandarme
todas las cagadas que pudiera
así, me arrepentiría
de cosas que había hecho
y no de cosas que no había hecho.
Y entonces dejé de viajar,
entre otras cosas porque
no estabas más vos por ahí.

hay, algias…



Hemen jaitsi dezakezu PDFa.

2010-12-19

LEKEITIOKOAK


Iaz idatzi nuen poema hau, Mikelek bere lehen urtebetzea ez-izaten ospatuko zuelakoan:

Aurreko astean
Mikelek ezin izan zuen
bere festa egin,
bere urteak
ezin izan zituen ospatu,
kantari
abesten
ohiukatzen
sinisten.

Urte hark
ez-izan bat gehiago izan zuen;
oihuen eta ziriken maisua
joan zitzaigulako,
misterioaren alde
ederrean bizi zen hura.
Denon Mikel hura
joan da gure ez-mundura!
guztiona izan zelako
eta inorena ere,
agian Bernardok
ulertu zuelako soilik.

Hementxe nago
komunikazio forma berrien atarian,
beste behin ere tenteldua,
hura imitatzen
begiak erdi itxiz haraindira begira
gertuagokoa hobeto ulertzeko.
Handik zerbait ekartzeko:
hemengo hitzekin ezin dudalako.

Nire sabelekoa entzun behar dut
soinu itsusi hura
Mikelen oihua bailitzan
“xumea eta sakona”
era berean; biok bat
-horrela dio Benitok behintzat.
Benitok asko daki
haraindiaz aski.
baga biga higa.

Mikel barik
Mikel gabe
Mikelge
Nik ere minez ezezik
saminez ere
Babel aurreko
hizkuntza fisikoaren bila
jaurtiko dut nire burmuina.
Iraultza berrien bila noalako
ideiaz beteriko kutxa bat aurkitzeke.

ikimilikiliklik.


PDFa hemen daukazu.

2010-12-10

ZINTZOTASUNA: ASKATASUNA


Bere garaian "Sentsazioei Eginiko Argazkien Letrak" poema bilduma idatzi nuen eta Egoitz lana "argitaratu" zidan bakarra izan zen; lagun baten begirada goxoari esker. Bernatek aurrehitza elebidun eder eta berezi bat idatzi zidan, sasianai baten zorroztasun emozionalari esker. Martistak irudiak egin zituen liburuarentzat, nire burmuinan zuen leiho handi horri esker. Geroxeago "Arratsaldekoa" etorri zen. Eta handik hilabete batzuetara, optimismo gehiegikeri baten eraginez, New Yorkerera hiru poema bidali nituen. Horietariko bat berridatzi dut gaur eta hona ekarri dut. Martistaren irudiarekin dator. Irudi hori oso berezia da. Liburu honen abenturaren hasierarekin zerikusi handia baitu. Irudi hau Martistak egin zuen lehena izan zen. Nik paperean ikusi dudan bakarra, Martistak Bilbon eta ni New Yorken bizi ginelako garai hartan. Bere etxeko sukalde-jantoki lurralde horretan daztatu nuen ilustrazioa lehen aldiz. Besterik gabe...

Besteon tontakeriekin
barre egitean,
irribarre faltsu bat
nire aurpegira datorrenean,
nire parte bat hiltzen dihoa.
Hain astiro,
non ez-materia bihurtzen den
segundu horretan
hotza sentitzen dut.
Hipokresiaren izotzarekin
koktel posoitsu bat
edaten ari naizela badakidalako.

Besteon aurrean ederragoa agertzea
norbere begien azterketa etengabekoari
ihes egitea baino
errexagoa al den
nire buruari behin eta berriz
galdezka nabil orain ere.

Zoriontsu izateko
askea izan behar dut
eta askea izateko
zintzotasunaren mina
pairatu behar dut.
Zintzo izatearen askatasuna,
ezer baino handiagoa da.
Hegaz egiteko
aukera bitxi horietariko bat.

Beldurrarekin
jolas batean gaude etengabe.
Guk irabaztean… libre!
Hark menperatzerakoan,
askatasunaren handitasuna
ulertzen dut,
heriotzatik hurbil
bizitzaren diztira
benetakotzat hautematen den antzera.


PDFa hemen jaitsi dezakezu
Hitzen Uberan ere jarri dut. Hango biltegiko espazioa okupatuz.

2010-11-20

ORAIN DELA 35 URTE


Diktadorearen heriotza
orain dela 35 urte gertatu zen
"Españoles, Franco ha muerto"
famatu eginez
eta askatasunzaleontzat
Azaroak 20a
ospakizun bat bihurtuz.

Egun berberean
niretzat garrantzi handiagoa
izango duen zerbait gertatu zen
basilika ospetsu hartan
nire gurasoak ezkondu ziren.
Gero musika debekatu zieten
baina irribarreak ezin izan zituzten eten.
Ospakizunak aurrera jarraitu zuen
eta nire gurasoek
beraien arteko maitasunaren iraupena
urtero egun horretan ospatu dute elkarrekin.

Orain dela urte batzuk
eguna seinalatzen jarraitu du nire amak
bere bihotzeko egutegian
eta bere erara
Jonekin batera
eguna ospatzen jarraitu du.
Oraintxe bertan berarekin hitz egin dut
nik ere ospatzen dudalako Azaroaren 20a.
Amak itsaskiak erosi eta prestatzera zihoan
eta ni banoa kalera
hemen nagoela ospatzera
isiltasunean pasiran
gauzak begiratzera.

2010-11-12

EROTISMOAREN AMETSA


zure atzetik korrika noa
beste zu bat zara
zu ote zaren ez dakit
baina korrika jarraitzen dut
aldapan behera
emakume baten aztarnak usaintzen
hondartzako dunen artetik
uste dut gauaren erdia dela

ihesi zoaz
baina zergatik?
ezin dizut galderarik egin
ez nauzulako entzuten
nire ahotsa joan da
belarra ere badago
beheraka begiratzean
nire zakila biluztua ikusten dut
ni ere biluzik nago

eta zu ere biluzik zaude
eta ni kitzikatua nago
oso gaztea zaren zu hori
biluzik dago
edo beste bertsio hura
edo agian ez zara zu
eta beste norbait da

ezin zaitut harrapatu
ez dakit jolasten ari garen
ala ez
joku sexuala izatea
desiratzen dut
hor dagoen etxe batean
sartu zara

desira desagertu da
eta orain
itsasoaren aurrean eserita
zure irudia daukat nirekin
itsasoaren olatuak entzungai;
lau hanketan zaude
eta nik atzetik ikusten zaitut
zure azala laranjagoa dago

edo agian ez zara zu

olatu batek busti nau
edo bustita nengoen jada
orain bai
gaua dela badakit
ilargiak nahastu nau
zure hankak ikusi nahi ditut
zure ipurdiaren hegoaldea
baina etxe hartan sartu zara

banoa aldapan gora
eta orain nire arnasa
entzun dezakedan
gauza bakarra da
edo agian ez da nire arnasa
eta beste norbaitena da
nire birikietan sartu dena
agian zakila ez da nirea
eta beste norbaitena da

belar hezeak
oinutsik nagoela xuxurlatzen dit
tatuaje berri bat daukat
agian ez naiz ni
egunerokotasuna bezala
agian, soilik agian.
ziurtasunik gabe bizitzera
ohitu naizelako

baina nire desira nirea da
eta inguruko argi guzti hau
nire begietatik ikusi dut
beste guztia eskenatoki bat da
beste guztiak ez du inporta

desira honen funtsa zu zara
desira honen funtsa ni naiz
igual dio norenak ziren hankak
igual dio zer gertatu zen
imaginazioak, ametsak bezala,
erotikoagoak izan daitezkelako
nerabe nintzen garaietako
poesia sexual guzti hura bezala;
emakume baten etxetik
lanera galtzontzilo barik
bueltatzen nintzeneko
garai hartako idazkiak bezala

PDFa hemen jaitsi dezakezu.

2010-11-08

GALDERA IKUSTEZINA


Gaur Guillaumek Agnes Bodelen izena aipatu dit. Eta hortik hasita hau dena gertatu da, aurreko eguneko bisio bati esker:

Nire poesiak indarra galdu du
nire hitzek
benetakotasunaren falta somatzen dute.
Bizitzak beste behin ere harrapatu nau,
eta
idazteko astirik aurkitu ezin
eta
hustasun beltz bat sentitzen dut
leihotik datorren hotzikara bat,
ikusten dudana idatz ezinean
nabilela konturatzean.

Errimaz errima kantari
mendien aldapaz gora ibiltari
argi nahiz ilun
gertu nahiz urrun
garbi nahiz lizun
ni batentzako zu
galdu naiz, aurki nazazu.

Horrela nabilela
ile bustiaren bisioa daukat
beste behin ere
errealagoa, gertuagoa gaur.
Gustatzen zaizkit ile bustiak.
Ile luze bustiak.
Kamisetaren gailurrak hezetuz
udaran freskatzen zaituztenak.
Betaurrekoak dituzu
irakurtzen ari zara
orrialdeak
eskuen artean
aurrera bultzatzen dituzu
arnasa hartzen duzunean.

Tripatxoak barrura eta kanpora
egiten dizu
mundua mugitzen duen
erritmo berezi horrekin.
Larruzko sandalia txuriak
fraka bakeroak
eta kamiseta arroxa fina
eta esku lirainaren iparraldean
eskumuturreko pila.
Eta nola ez, ile luze bustia.

ai!

Hamar urte dituzu
edo agian hamahiru.

Guzti hori ikusten dut
nire eserleku pribilegiatutik
zuregana hurbilduko naiz
eta galdera bat egingo dizut,
ikustezina den zerbait jakin nahi dudalako
agian zein berezia zaren
betirako gogoraraziko dizuna

nor zara zu?
eta nor izan nahi duzu?
has zaitez kantari mesedez!


audioa hemendik jaitsi (aurreko loturan klik egin ez baduzu)

Eta hona hemen Agnesen bigarren abesti horren bideoa:



Hemen Grooveshark lotura, eta hemen diska osoa jarri dizut etxera eraman dezazun nire ahots korden soinu trakets hori barik.

Hemen PDFa jaitsi dezakezu.

2010-11-05

DISTANCIA-A-DOS


Me quedo con el concierto
que como la vida misma
lleno estuvo de defectos
con notas de nostalgia
que acompañan nuestro cariño
con desafines,
con punteos de segunda división
pero con esa fuerza
que dan los recuerdos
que a su vez quieren construir nuevas carreteras
que nos acerquen
como Jare...

que la banda sonora
de nuestras vidas cruzadas
te llegue hoy afinada,
bien sonorizada
y con un grito de mi voz
que te llegue bien dentro
y que no necesite de rever, para hacerse eco
y resonar en unos años.

me quedo
con la comida en vuestra casa
con tu solvencia,
con tu presencia
con tus buenas maneras
con una sobremesa mojada
paseando por tu barrio
a carreras con la vida.

que sepas
que estoy super orgulloso de ti que es un placer mirarte
y ver quién eres
que no te lo digo por decir
y aunque venga en poesía
que lo siento también en prosa donde quizá los sentimientos son menos
y se pierden con el vaho
del frio de la distancia

que sepas
que pienso en ti cada día
que te echo un montón de menos
a pesar de que
abismos de tiempo nos separen
y que los kilómetros
sean lo de menos
y que los kilómetros
sean lo demás.
Lo que está de más.

mil eskerriks por todo

hasta pronto

pase lo que pase
y caiga quien caiga...

me quedo contigo
sin paternalismos chorras.
en el vacío del silencio
de una mirada que no se refleja y se cae
en la oscuridad de la entropía, de la muerte y del desdén...

hoy me he muerto, y ahora qué?

ahora sé que te quiero más.

brindo
porque no dejemos de soñar
porque no nos apaguemos
porque tengamos un caserío con un estudio de grabación
donde huela a piedra,
donde huela a roca
donde escondernos cuando llueva y mojarnos desnudos por el monte
y nos veamos cómo somos.

hoy mi muerte, y ahora qué?

Hemen jaitsi dezakezu PDFa.

2010-10-26

JEAN DE PAEPE


Erabakia hartuta dago. Jada bilerak hasi ditugu. Atzo lehen materiala jaso nuen. Flipantea izango da. Jeanen istorioa entzun eta idatziko dut. Gero, gerokoak. Momentuz gozatuko dut. Gaur hau idatzi dut:

Bederatzigarren hamarkada
hasi baino lehen
hasi nahi ditut elkarrizketak

materiala bildu duzula
esaten didazu

orain badakit
azkenean aurkitu zaitut

nire voyeur izatetik hasiko gara
kuriositateak lagunduko gaitu
1921etik hona
egin beharreko bidaiean

dena ondo kontatzen

gerrate bat
afrikara gero
medikuntza eta ginekologia
jaiotzak eta zerbitzuko nagusia
heriotzak
maitalea eta maitatua
semea, anaia, senarra, aita
aitona, berraitona…

nire tesiak irakurrita
zure betula iletsuen hegoaldean
dauden perla horiekin
Joyce, Nabokov eta Balzac
zein Kafka, zein Camus
Sartre, Marx edo Flaubertekin
denetarik ikasiko dugu

izkutatuko zara
eta zure bila joango naiz
beldurra izango duzu
eta nik entzungo zaitut
galdera berriak asmatzeko,
gezurra dirudiena egia bihur dezazun
astelehen eta ostegun
hor izango nauzu

zuk hitz egin
nik idatzi
zuk kontatu
nik entzun
frantzesez oraingoan
idazteko erronkan

Jean De Paepe
Un home extraordinaire
qui se glisse entre le temps
immortel comme la mémoire.

Jean De Paepe, 1921-
une biographie spéciale.



PDFa hemen daukazu.

2010-10-13

CORTAZARREN BEGIETATIK


Goiza batean New Yorken animoso jeiki nintzen. Baikor. Nire poesia bat New Yorker aldizkarira bidaliko nuela erabaki nuen. Bi potrokin, zergatik ez...baina argitaratu ez zutenez...agian jada irakurri duzu, agian ez. Agian ez zaitu harrapatzen. Niretzat hitz hauek bereziak izaten jarraitzen dute, indar beltz bat daukate:

Ez dakit non ote nagoen
erosoago:
ametsen munduan
edo egunerokatasunaren espaloian.
Halere,
bizitzeko tokirik ederrena
zure begiak dira.

Abstrakzioaren
mundu sekretuaren zirrikutuetatik
sartzen saiatzean,
gor eta itsu gelditzean
nire ahotsa,
orrialdez orrialde,
nire arnasa bihurtzen da.
Isiltasunaren airea behar dut
airearen isiltasunarekin batera
arnas egin ahal izateko.

Hau idazterakoan bizirik nago
baina bukatzerakoan,
ixiltasunean
hitzak pausatzerakoan,
heriotzatik
bost minutu gertuago nagoela
zeruertzetik ikusten dut.
Horregatik idazten dut;
inguruan ditudanak berotzeko
betiereko hoztasunean
desagertu baino lehen.

Eta bisionarioen begietatik
ikusi nahi nuke,
zugandik hurbiltzeko
eta metroak txikitzeko
distantzia laburtuz.
Poesiak,
ispilu batek bezala,
nire izatearen
funtsa
jorratzen du.
Putz egin,
hautsa kendu...
argia piztu,
eta begiratu
hori ni naiz eta hemen nago.

Norbaiten atzetik
munduari begira nago;
atzekaldeko eserlekutik
dena behaketa hutsa.
Baina interpretatzen saiatzean
burua apurtzen zait
poesia, soilik
belarrien atzetik espiatzen nengoenean
aurkitu nezakelako.
Ego intelekual honek
aurreko minutuko purutasuna
izorratu du
lasaitasuna lapurtuz.


PDFa hemen jaitsi dezakezu. Irudia Martistak eginikoa, aspaldi idatzitako "Sentsazioei eginiko argazkien Letrak" poesia bildumarentzat.