2012-02-15
CORALIE
Amets galdu horietako baten zati bat da poema hau. Bere garaian Olabeagako Noruegatik pasiran Bernatek eta biok ideia bati buruz hitz egin genuen. Bost pertsonai izango zituen fikzio poema liburua. New Yorkera itzuli eta nire lehen pertsonaiean lanean hasi nintzen; Coralie. 28 urteko inmigrante afrikarra New Yorkera hiru hilabeterako turista bisarekin sartua. Ama frantzesa zuelako turista bisa zeraman afrikar (edo erdo afrikar) bakarrenetarikoa. Richar Bona baxujolearen maitalea. Bere letretan New Yorkeko jazz gauak kantatuko zituen Coraliek.
Bertan behera gelditu den beste proiektu bitxi eta bizi -nahiz eta hil egon- horietariko bat. Poema hauek goizean galtzeko zorian dauden amets guzti horien omenaldi gisan ekarriko ditut Bagara. Hona hemen Coralieren lehen hitzak, bere lehen poema:
Nire egoak besoetatik
irrist egin behar du
tresnaren egurra
eutsi ahal izateko.
Pilcen nota dantzari bat
balitz
berarekin dantzatzeko.
Richarden elektrizitate afrikarrarekin bat.
Lurtarra bihurtu ninduen
gau galdu hartan bezala.
Richardek nire azalean
idatzi zizkidan poemak
irakurriko ditut
kantuan hasi baino lehen.
Gaurko iluntasun urdinean
Richard
berriz ikusi beharko dut
Smallseko kartelan,
10 dolarren truke
publikoa ametsen mundura
eskutik eramaten.
Hura ikusteko beharra
ez dut izan nahi,
irribarrez beteriko begiek
hanken oreka
desafiatuko dutelako
berriz ere
Baina gaur gauean
abeslaria naiz ni
memorien pisurik gabe
ihes egingo dut
eskenatokitik
Zer ez naizen ahaztu
zigarro gorri bat ezpainetan
begiak itxi eta aho zabalik
mikrofonora bueltatu
abestu beharrean
xuxurlatuz,
xuxurlatu beharrean,
metala musukatuz.
Joan zaitezte denak pikutara
ni naiz eskatu duzuen diba basamortuetako printzesa.
Edith Piaf eta Princen sasialaba.
Hementxe ego ni.
Zatozte nire ametsetara
Ongi etorri Coralienera
Zatoz te e anche te
Afrikako ilunabar urdinak
New Yorkeko abiadurak
urka dezaken
aukera bakarrera.
Bat, bi…
Bat bi hiru lau
uu uu uu uu
Richard... ai Richard...
non zaude?
edo hemen ere aurki dezakezu, Bobbyrekin.
pdfa gorde nahi baduzu, hemendik jaitsi.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario