2011-08-24

GEREZI BIZARRA


Askotan gertatzen zait;
lalalarala lalala
esaldi pare bat
kantatzen dira
nire ile azpian
begien atzeko zurrunbiloan.

Ahaztu egiten ditut
poesia eskutartean
ihesi doalarik.

Beldurtzen naiz…
baina bizitza aurrera doa
edo atzera
neskek barre egiten dute
Avett anaiek abesti bat
idazten dute
berriz hasi behar dut
eta kostata bada ere
beldurraren usainaz
aldegitea lortzen dut.

Egia esan zertan datzan ez dakit
halere mundua begiratu behar dut
eta ez diot zentzurik aurkitzen
galdera zein ote den diozu?
zure burua itaundu
edozein galderak
maiz
erantzun berbera duelako
besteetan aldiz
erantzuna
bizarraren soinuan dago
edo gerezi baten irudian
gereziak kolore bat duelako
bizarrak
soinu bakarra duen bezala

c’est tres bizarre tu me dis.

No hay comentarios: