2011-08-21
ARGIRIK EZ
Pasiran irten ginen
biok bakarrik
aspaldi moduan
ametsek eraikitako zubietan
ibiltzeko
Magritten zeruko hodeietan
eta argirik ez dugula behar
argi gelditu zen
Hiriko kaleetatik
parkera
eta parketik basora
gero eta urrutiago
gero eta egiago
basotik hipodromo zaharrera
tristeziaz ikusi nuen
zaldi berriak daudela
metalezko makil batzuokin
bola zuri txikiak
banderadun zuloetan sartu asmoz
ez ditut zaldi lasterketak
gustoko
ezta gizon zuridun haien
belar kolpeak ere ez
halere hor daude gure ametsak
beti bezain distiratsu
argirik ez dugula behar
argi utziz
itzal ditzatela farolak
presta ditzatela teilatu berriak
txori suizida berriontzat
PDFa hemen izango duzu egun batean.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario