Bruselan Komisio Europearra dago. Burokrata eta funtzionariaz betea dagoen hiria da. Europako hiriburua dela diote ere. Burokrata guzti horien umeek eskolara joan behar dute. Gehienak, Komisioak ordainduta, beraientzat bakarrik eraikitako eskolara doaz: Ecole Europeenne. Eskola Europearra, alegia. Jada lau eskola desberdin dago, lau eraikin desberdin... imajinatu baliabideak. Laugarren errege jauregiaren ondoan ireki dute. EEB-IV, Laeken. Estatu Espainolekoa Alikanten dago... go figure! Bruselan ireki zuten lehena gure etxe ondoan dago.
Eskola honetan ikasleak hizkuntza-sekzioz banaturik daude. Suediarrek suediarrez, italiarrek italiarrez, frantsesek frantsesez, alemaniarrek alemanez, errumaniarrek errumanieraz... euskaldunok espainolez. Baina ez nator hitzaldi politiko bat ematera. Artez hitz egitera baizik.
Eskola hauetan nazioarteko umeak desberdinak dira, kultura eta heziketa desberdina daukate... italiarra berbatia da, ondo jantzita doa beti; ingelesek errugbian ari dira, alemaniarrek hockey edo futbolean dabiltzaten bitartean, suediarrek ile horia dutenak dira... etab. Espainolak? Beraien arteagatik ezagut ditzakezu. Artea eta ortografia arazoengatik (oilarra trabelo bat ez bada, ikus argazkia). Etxe ondoan banku batean hau aurkitu nuen aurreko egunean. Banku horretan Espainiako gazteak eseri ohi dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario