2012-01-27

HEGOALDEKO UDABERRIA


kulpak atea jo du
bere klabikulak
gogoratu ditudanean
gela hartako
memoriarik biziena
udaberri hartako
memoriarik biziena

nigan sinesten
erakutsi zidan emakumeak
biluzterakoan
begiratu ninduenean
nire belarrietakoen zilarra
platino egin zuenean
hegoaldeko titiek
ekarri zidaten udaberria

erakargarria ote nintzen?
benetan?
hark baietz zioen

egia eman zidan
depresio postkoital gabeko
zigarroen artean
ezer izango balitz bezala
nire zakila esku artean eutsita

hiru egun izan ziren
azalez beteriko hiru gau
izerdiz ureztatuak
usainez gainezka

banatu ginen arratsaldean
betirako libre nintzela
banekien;
emakume hark askatu ninduen

hurrengo birekin
igurtsi eta gero
muskuluak lasaitzerakoan
terrazan
kearekin batera
nire begirada
hegoalderantz jaurti nuen

ohetik irten
eta nire bila zetorren
emakume berri baten
biluztasun zuria,
beranduegi baina
eta ni terrazatik ihesi
bere desioak
bigarren ate bat eman zidan
betirako

plazerrak zein itxura duen
emakume haren begietan
ikusi nuen
emakume gutxik
begiratu nau horrela

bere klabikuletan
haginkadak
gogoratzen dituela
idatzi zidan behin
eta nirekin amets egiten duela
eta nire itzala
beraren eskua eusten duela
oraindik ere.

bere itzalak
berezia naizela uste du
horregatik ez genuen
hiru egunetan zehar
argirik itzali


PDFa hemen.

No hay comentarios: