2010-12-03
MIKEL LANBROA
2008an Abendua hasi eta berehala Mikelek agur esan zigun betirako. Ahaztu baino lehen, oraindik ikusi ez baduzu edo zurenean ez badaukazu hemen jaitsi dezakezu Mikelen inguruan eginiko azken dokumental hura (Mikel Laboa 1934-2008).
Hitzen Uberan Uxue Alberdik idatzitako eta Eñaut Elorrietak musikatutako kanta hau aurkitu dut:
Abenduaren bata, astelehen,
bilakatu zinen lanbro.
Irratietan hil-kanpai hotsa:
bele beltzen kontrabando.
Bene-benetan uste genuen
ez zinela inoiz joango.
Baina joaten utzi genizun
ta egin genuen ondo:
hegoak moztu bagenizkio
ez zen txoria izango.
Txantxangorrien txorrotxioa
entzun zenuen goizean;
hura irentsi eta oihartzun
egin zizun ahotsean.
Zure hizkuntza sortu zenuen
gitarraren babesean;
eta ipini genitunean
belarriak bihotzean
mundu oso bat jaso genuen
zure soinu bakoitzean.
Mikel Laboa, Mikel Lanbroa:
behelainorik finena.
Astelehen hura, hasperen hura:
bihotz baten atsedena.
Zure ahotsak dantza egingo du
lur bustietan barrena...
Egunsentian laino itxiak
estali ezkero dena,
goizeko lehen ihintzetan edan
behar dut zure izena.
Kantaren mp3a hemen jaitsi dezakezu.
Urrezko Domina jaso zueneko ekitaldia berriz ikusi nahi izan dut (automatikoki hasi egiten da eta gelditu beharko duzu ikusi nahi ez baduzu eta Baga-Bigatik buelta bat eman nahi izanez gero). Ekitaldiak ordu bat eta erdi irauten du:
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario