2011-06-29

OIENE SESSIONS: HIRUGARRENA ETA AZKENA


Behintzat momentuz... ze deskantsua hartuko duten batzuek... tonua altuegia dagoela, paroiak, argia, enfokea, enkuadrea... "artistillas de mierda" esango zuen batek irribarre batekin... eskerrak publiko kritikoa dugula, hobetzeko espazioa izatea beti berri ona dela uste dut.

Oier! Momentu hau oso berezia izan zen... gogoratzen? lehen grabazioa izan zen... larunbata gauean... ti-ta... hitzik ez daukat hantxe sentitutako guztia hemen esateko. Beraz, isilduko naiz.



Bigarrena hemen eta lehena hemen.

ETA ORAIN BAI, OPORRETAN BRETANARA GOAZ!!!! Hamar egun barru bueltan egongo naiz.

2011-06-23

EZ NAIZ ISILDUKO


Ez naiz ni... Gabriel Arestiren poema bat da... Hitzen Uberatik, testu honekin batera:

Literaturaren historia ttipia, minuskulaz idazten den hori, irakurleen bizipenei dagokiona, atzeman ezina da. Ezin da jakin poema batek egingo duen bidea, nork noiz eta zergatik erabiliko duen, kantatuko duen. Noren oroitzapenei lotuko zaizkion hitz batzuk, bizitza osorako...

Kofradiatik Nora Barrosok jarraian entzun dezakezuen grabaketa bidali digu, Gabriel Arestiren Egia bat esateagatik poema entzun daiteke bertan. Imajinatu lagun arteko afari bat, duela hamar urte, hiru lagun kantuan; imajinatu norbaitek kasetean grabatu eta ostera oroitzapen propio batetik argira ekartzen duela. Imajinatu modu horretan jarraitu daitekeela hitzen ubera...


2011-06-21

OIENE SESSIONS II


Izan duen arreta ona eta gero Oierrek eta biok grabaturiko pare bat kanta gehiago jartzea erabaki dut. Oierrek arrazoia duen arren eta produktu hauek lagunon arteko zerbait izan beharko luketen arren nire exhibizionismo naturalak hau egitera bultzatzen nau beti. Gero zuk aukera dezakezulako zure denborarekin zer egin, bideoak ikusi eta doinuak entzun, edo ez.



"Zapalduen Olerkia"ren azken frogarekin hasten da kalitate baxuagoa duen bideo hau. Kalitate baxuak nire argazki kamarako grabazio denbora bikoizten duelako. Laugarren minutuan galdu egiten naiz berriro eta ahotsaren melodia ikasi behar dudala argi ikusten da...Oier gaixua! Bestalde, ikus dezakezunez, Oierren gitarra gero eta zuzenagoa datorkizu, zehaztasun, nota eta kolore gehiagoz betea...

Ez baduzu kanta berriz entzun nahi, 8:20ra zuzenean joan zaitezke Sen taldearen "Hire Bila Nabilen" kanta dageoelako. Niretzat oso kanta berezia izaten jarraitzen du Aitor Uriarte, Haritz Harreguy eta besteon perlatxo hau. Gasteizko kaleetara narama kantak bapatean... eta nire maitasun minekin batera dator ere; mozkortuta, drogatuta, galduta, zorabioaren amildegian pareta bati kolpe bat eman eta nire eskumako eskua odolez betetzen ikusten dut. Kale erdian eseri eta Nereari kanta hau abestu nion gau hartan. Nerea nirekin ez zegoen eta oihuka egin behar izan nuen, baina berak ez zuen entzun. Ez gau hartan ez lau urte luze haietan zehar. Harrez geroztik kanta honek odol eta desesperazio usaina du.

Gero, 12:30 inguruan, Vetusta Morla madrildarren "Al Respirar" kanta egin genuela ikus dezakezu. Kanta honen beste bertsio bat laster ekarriko dut hona. Bideo honetan dagoen bertsio hau jo baino lehen egin genuena, gauaren bertsioa, nire ahotsa freskoagoa eta gure gautxori izpirituek bere saltsan kantatu zuten bertsioa; berdintsua, baina libreagoa nik uste. Erdaldun askok Bagako hizkuntza zahar honetan galtzen direla esaten didate maiz. Eta nik komunikazio falta hori nabaritzen eta pairatzen dut beti, erditik zulatzen nauen zerbait da...betidanik... nire identitate linguistikoa zein den ez dakit.

Kierkegaarden angustiekin jarraitu ezik azken kanta aurkeztuko dizut. Stingek abesten duen The Police taldearen "The Shape of My Heart"en bertsio berdea, alegia. Oierren gitarra soilik entzuten saiatu... itzela da eta. Ahotsa berde-berdea dago, kanta hau gutxien entzun dudan kanta baita.

Hauek azken grabazioak izan ziren. Badago, lehen esan bezala, igotzeke daukadan beste bideo bat. Beste kanta berririk egon ez arren, gauak eman zigun babes beltz hori ikus dezazun jarriko dut bideoa laster.

2011-06-20

TROCHE


Gervasio Trochek irudi interesante askok egiten ditu hemen. Elkarrizketa hau aurkitu jarri du Gervasiok hor ere, bigarren zatia honako hau da (beste hiru daude):



Besteak ikusteko youtubera joan (bideoaren goikaldeko testu hori sakatuz) eta hor dauzkazue... baina ziurrenik nik baino hobeto erabiltzen duzula youtube.





EGOAAAH!


Publizitatea egiten dudanean (aurreko Asteazkenenean -Wednesday- bezala) Bagara jende pixkat sartzen da, eskerrak lokal txikia daukagula...eta gero emozioa behera dihoa pixkanaka pixkanaka. Gaur astelehena da berriz eta kafetxo bi jarri dut betiko lagunontzat, eta zazpi bat despistatuk udaletxeko helbidea galdetzera sartu da.


Zer egin honen aurrean? Honen atzean zer egin?

DICHTERLIEBE


Gaur arratsaldeko lau t'erditan Naiaren eskolako zuzendariarekin elkarrizketa bat daukat. Ez, Naiak oraindik ez ditu bere aitaren pausuak jarraitzen hasi. Elkarrizketa hau niretzat da. Aurreko astean mezutxo bat bidali nion Miss Porret-i irakasle izan nahi dudala esanez... idazle izan nahi dudalako, denbora behar dudalako, eta ikerkuntza eta zientzia kapitulua ixteko prest nagoelako. Lanera etorri naiz, laborategira, institutora, azkeneko hamabi urteotan bezala, munduko punta batetik beste batera... eta gaur Gabrieli esker Mexikotik ekarritako Jose Emilio Pacheco maitearen antologia bat daukat eskutartean. Ordenagailuak bere denbora behar du pizteko, oso pc zaharra delako, eta denbora horrek (luzeagoa izan beharko luke) poemak irakurtzeko erabiltzen dut. Eta gaur hau irakurri dut:

La poesía tiene una sola realidad:el sufrimiento.
Baudelaire lo atestigua, Ovidio aprobaría
afirmaciones semejantes.
Y esto por otra parte garantiza
la supervivencia amenazada de un arte
que pocos leen y al parecer muchos,
muchos detestan,
como una enfermedad de la conciencia, un rezago
de tiempos anteriores a los nuestros
cuando la ciencia cree disfrutar
del monopolio eterno de la magia


Aproposagoa ezin liteke izan. Gracias Gabriel.


Poesia zientzia delako, eta zientzia poesia
poesientzia, aiii... poesientzia.

2011-06-19

ERIKA


Tengo una vieja amiga
que todavía sigue haciendo los deberes
una amiga a la que le gusta la filosofía
una amiga a la que le gustan los desafíos
de Móstoles se fue a Noruega
y de Noruega a Móstoles
y de Móstoles al Nepal
y del Nepal a Móstoles...
y esta dándole vueltas a volverse a ir

entro en mi vida un día de julio
en un camping de Cambrils lleno de holandeses
en un camping lleno de posibilidades
y con rutina monacal nos construimos una amistad
a prueba de kilómetros
donde yo llamaba
y ella respondía
donde yo escribía
y ella respondía
donde yo iba
y ella me esperaba
-como hago con casi tod@s-

y siempre dice que va a llamar
y siempre dice que va a escribir
y a veces lo hace
y eso me hace tremendamente feliz

cada mes de Julio
nos juntábamos en ese Camping
para sacarle brillo a lo nuestro

y ahora miro al calendario
y veo que ya no hay Julio que nos junte
y creo que por esa certeza
tiramos mas de la cuerda
me escribe, me llama, le escribo, le llamo
vino a Nueva York... dos veces!
y ahora le he pedido que colabore conmigo
detrás de la barra del Baga
y me ha dicho que sí
y me ha vuelto a hacer feliz
limpiaremos juntos la mierda
hablaremos sentados en el puerto
con los pies colgando
porque Erika conoce bien Lekeitio
porque Erika me conoce bien
aunque yo le llame sin acento en la E
y porque nos nuestros nombres
siempre se han parecido

y yo creo que lo primero que escribí
como escritor
se lo escribí a ella
no que sea ningún honor
sino mas bien una carga
que Erika porta con una sonrisa eterna

y tenemos muchos otros proyectos
que es lo único que no nos falta
y hace mucho que nos queremos
que es lo único que no nos falta

os dejo con ella:

Espero el holocausto. El momento sereno en que la humanidad se vaya al traste y los únicos supervivientes seamos nosotros. Supersintientes, superlatientes. Y el búnker ya no tendrá sentido pero seguiremos encerrados, acortando el espacio, compartiendo el oxígeno, acompasando la respiración en menos de 2 metros cuadrados. Pero no nos importará la claustrofobia, ni ninguna otra fobia, porque estaremos concentrados en nuestras propias filias, en la coincidencia de los fluídos, en el movimiento rítmico de los músculos. Y te podré decir que mi corazón late en tu entrepierna o que todas tus palabras vibran en la mía, atraviesan las paredes de la carne, se clavan en lugares que no sabía que existían. Vendrá el fin del mundo y nos rodearemos de gemidos, el derrumbe de los edificios traducido en jadeos, el desbordamiento de los ríos replicado por nuestros genitales. Todo afuera estará muerto y nos dará igual, porque ya no hará falta el planeta, porque no hace falta explicar que se puede vivir mejor sólo con tu cuerpo que en cualquier lugar del sistema solar.

Y una de sus fotos cerca de los ocho miles, discutiendo con la hipoxia y la belleza: