2011-04-29

HASERRETU ZAITEZTE!


Stephane Hesselen azken idazlana, nik jada jatorrizko "Indignez Vous!" irakurria dut eta oso gomendagarria dela esatea gutxi da:

HEAVEN CAN WAIT


Charlotte Gainsbourgek aspaldi faszinatu nau. Urteetan zehar musa bilakatuz. Musa bilakatzea errexa da, musa bezala irautea zaila da ordea. Charlottek hori baino gehiago lortu du. Aktoresa bezala beti asko gustatu zait, emakume bezala ere. Halere kantari bezala bere lehenengo bi disketako kanta parea salbatuko nituzke. Beste guztiak entzuteko insulina behar dut, edo erlijioko testuek sortarazten duten logure berdina sortarazten didate. Desole, Charlotte. Halere azken lanean Beck ondoan izan du eta perla batzuk grabatu ditu. Bideoklipak ere flipanteak dira:



edo hau:



IRM diskako kanta gehiago hemen, hemen eta hemen denak estudioan elkarrekin grabatzerakoan filmatuak. Charlotten argazki pila bat hortik izan behar dut eta laster bilduma eder bat egingo dut. Momentuz musika entzun ezazu... eta gogoratu... izatez, aktoresa bat da Charly... Serge eta Jane Birkinen alaba izateaz gain.

ARMADILLO


Ziurrenik jada mundu guztiak ezagutzen du Janus Metzen dokumentala, badaezpada ere:



Hemen Lorber Filmsek banatutako beste hainbat film.

THE ROBBER


Joder...

2011-04-28

EN T'ATTENDANT


Melanie Laurent...Quentinek bere xarmarekin burua galdu zuen, orain diska bat grabatu du eta Botaniquera dator, Joseph Arthur jaunak joko duen kontzertu berean. Aurretiaz Lili izan zen ere.

Hemen diska horretako kanta bat:



Barrondok soilik gogoratuko du, baina behin Nereari Je t'attends paper batean idatzi nion. Kashbaden Zure Zain kantako itzulpena CDaren liburuskatik kopiatu eta gero bere poltsan sartu nuen, txosna baten, ostegun baten, Gasteizen. Nereak beste norbait izan zela uste izan zuen. Zoritzarrez, berarentzat eta niretzat ere, nik idatzitakoa zen, Kashbadek idatzitakoa zen eta Esan Ozenkiko norbaitek itzulia. Barrondok gaur egun, ahozkera berezi batekin, nire txorakeri hura noiz edo noiz taula gainera dakar.


Agian horregatik erosiko dut diska hau... agian beste batek esango dit Melanie Nerearekin antza (txikia bada ere) daukala. Agian ahots guzti horiek nireak baino ez dira. Ahotsak soilik, soinuak soilik.

2011-04-26

APIRILAK 26


Egun hori da...
1937an Gernika
eta 1986an Chernobyl

desastre batek emandako toponimiaren indarra
nabaritzen du gaur ere nire azalak

eta nire buruak li-buruak gogoratzen ditu
lehenik eta behin
Edorta Jimenezen Kilkerren Hotsak
edo Joseba Sarrionandiaren poesiak
Joseba Elosegiren kronika mingarria bezain argitzailea
Volpiren trilogiaren azken liburuari errautsak kentzen dizkiot
eta kantak ere
eta argazkiak
eta lagunak
eta ikerketak

Norbaitek hortik utzi duen "lehen-orain" halako muntai labur eta ederra. Gernikakoa. Ez da perfektua. Nork jasan dezake perfekzioa?



Hemen Chernobyli buruzko 2006ko dokumental bat. Ez da ziurrenik onena, baina bai esanguratsua.

2011-04-20

UNE AKUSTIKOAK


Bideoaren amaieran ikus daitekenez (esango dizut, ez da spoiler bat, horrela ez duzu bideoa ikusi behar...) Uneren Begiak Itxita kantan (Baga-Bigak argitaratutako taldearen hirugarren diskan aurki dezakezuna) Unaitxok postprodukzioa (badakizu nik ez ditudala hitz hauek ulertzen, baina ondo gelditzen da) egin du. Unaik eginiko guztiarekin gertatzen den bezala, kalitatea azalara pegatzen da, ez da nabaria, ia ikustezina da, baina hor dago beti.



Nik UNEren aurreko bi diskak ditut, kamiseta bi (urdina bata eta beltza beste, bestela modelo berdin-berdina da) eta fan lana nahiko ondo bete dut ere (Wesley Snipesek pelikula famatu hartan egin zuen bezala); Aitor Uriarteri pare bat imeil bidali nizkion New Yorketik. Halere aurtengo Durangoko Azokako Ahotsenean ikusi nuen ordu erdiko kantaldiak ez ninduen bete. Jarraitzen dut Latzen eta Sen adoratzen. Laster, ea Bernatek pilak jartzen dituen, Hire Bila Nabilen kantaren bertsiotxo bat Baga-Bigako (gure taberna honetan, ez Uneren diska argitaratu duen jendearen barruan) eskenatokian izango dugu. Hori bai. Desagertutako gauzekiko daukadan adorazio patologikoak ematen duen indar horrekin beharbada. Eta zer?