2011-04-07
ZELULOIDEZKO BEGIRADAK
"Dena esan dezake zinemak, osotasun handiena du artistikoki eta komunikazio modu onena da, erritmoarekin, hitzekin, argi eta itzalekin… leku batetik bestera eramaten zaituelako, berak nahi duen bidea jarraituz. Beste arte diziplinek ez duten abantaila handi bat dauka gainera: leku ilunean ikusten dira pelikulak eta, aretoa beteta egon arren, harreman intimoa, zuzen-zuzena, sortzen da ikuslearen eta pantailaren artean". Horrela hasten omen da Zeluloidezko Begiradak liburua.
Hitzen Uberan Mikel Garcia Idiakezek euskal 13 zinemagilekin elkarrizketa batzuk idatzi dituela irakurri dut hemen. Mikelen hautatuak hauexek izan dira: Fernando Larruquert, Nestor Basterretxea, Antxon Ezeiza, Helena Taberna, Imanol Uribe, Juanba Berasategi, Julio Medem, Montxo Armendariz, Koldo Almandoz, Asier Altuna, Telmo Esnal, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga.
Argitaletxearen webgunetik informazio gehiago hemen.
Mikel liburua eskuan duena da. Ikusi al dituzu atzeko biak? Beraiek bai disfrutatu zutela liburuaren aurkezpen egunean... Mikel... Mikel ez nago hain ziur. Idor aurpegia gelditu zaio, argazki honetan behintzat.
2011-04-06
HOR ZAUDE. EZ.
Atea ireki da
la porte est ouvert
et t’est arrive
et maintenant
ma porte c'est ouvert
je te regard
je t’observe
je deviens
tu deviens
on conjugue
eta horrela goaz
egunero
elkarrekin
leihoak irekiz
begiratuz
basoen artean
galtzen naizenean
oihuetan
je te regard
une partie n’est pas la
elle est sans doute chez moi
zer esango dizut ba...
inskripzio hartan esandakoa
ederra zaude gaur
eta ederra zinen atzo ere
jolie tout simplement
ou simplement, belle
on se demande pourquoi
ca peut rimer avec toi.
Isa belle
Isa elle
pas juste "elle"
sinon toi
rien a dire
et tout a voir
et tout pour toi
PDFa hemen. Arineketan... betiko moduan.
KOLDO OTAMENDI
Bere garaian BagaBigak, hasiera egunaren bezperan, emozio handiz Koldo eta bere taldearen lanaren berri eman zuen. Koldori eginiko elkarrizketa bat hortik aurkitu dut:
Izan zaitez musikazuzenlagun!
ZIKLO ZELULARRA
Mitosia? Meiosia? hitz horiek ez al dizute ezer esaten? Ez?
Hona hemen ziklo zelularraren sei faseak, izenik gabe, mikroskopioari esker, bi zeluletaik...lau:
edo begiratu honako argazki honetan, zelula batean gertatzen dena, banatzear dagoenean:
Oraindik ezer... ea ba, begiratu bideotxo hauek, orduan:
28 zelula batera... eta horrela infinitorantz...
Dena hemendik dator.
Eta nola ez... argazkiak ikusi nituen egun berean, Ekaitzaldin diska bikoitz potente hau agertu zen. Lekeitikoak indartsu dabiltza. Kolaborazio itzelak, eta soinu potentea... niri Meiosia atalaren soinuak harrapatu nau, gitarrak, ahotsak, sonorizazioa, grabeak... koroak... melodiak... hemen nabil burua astintzen. Aitor eta bere mutilak lau urte hauetan heldutasun musikal garrantzitsua lortu dutelakoan nago. Euskal eszena topera dabil!!! Metal berri gehiago hemen eta kontzertuen berri, argazki, bideo, sari, etab, hemen.
2011-04-05
POLITICS AND ENTERTAINMENT
"...in politics you are working for the people, not for yourself..."
The Governator
Bideoa hemen, nola ez, EiTBko "kultura" sekzioan. Ai ama!
2011-04-04
BROTHER
Aski dakizu Bernat nire anaiatzat hartzen dudala. Berak ni New Yorken nengoela "bro" sinatzen hasi zituen mezu guztiak. Nola ez... kointzidentziak beste behin ere? Bernatengana bidaltzen didate honelako bideoek. Ametsak errealitate egiteko indar berezi hori gutxik dutelako. Brother-rekoak lortzear daude, nire bro-ak batzuk bete eta milaka gehiago amestu du:
"I'll tell you, one year from today we'll come back and they'll be 10.000 people there. 10.000. But there again... th...th... this is the timeline; we start now, one year...10.000 people. Right here, in this same spot.... I hope"
Brother-ek Botanique-ko Witloof aretoan jotzen du aste honetan. Taldearen webgunea nahiko bitxia da, musika, bideo eta hainbat zirrikituekin.
Astelehena astea ametsez betetzeko aukera markatzen duen eguna da. Asteko Lehena, Hasteko lehena... Has dezagun astea! Hasiera da lehena. Has dezagun ametsetan!
Bideoa hemen.
2011-04-01
ORGASMO BAT HIRU AKTOTAN
1.- BARRUAN. GELA BAT. GAUA
EMAKUME (28) bat ordenagailu baten aurrean dago, oholezko mahai dotore baten gainean dagoen pantailari begira. 8:07pm markatzen du ordenagailuko ordutegi txikiak. Hanka bat aulkiaren gainean dauka mezu bat idazten ari den bitartean. Ilea lotuta dauka. Bero heze bat egiten du. Udazkena da Argentinan, baina Argentina, Argentina da. Martxoa bukatzeke dagoela ikusi du egutegian. Martxoak 31an erreportaia bat bukatu behar duela ikusi du egutegian bertan, testu bat zuzendu behar du ere eta hasi berri duen azken gidoiarekin jarraitu; lagun batekin idazten ari den gidoi berezi horrekin. Egutegitik begiak kendu eta idazten hasten da:
Igerilekuaren ertzean jarritako hamaka batean etzanda nengoen eta nere udarako praka labur horiak jantzita nituen. Bapatean erekzioa sentitu dut eta harridurarik gabe prakak duten zerraila larrosa ireki eta zakila atera dut. Nere zakila laztandu dut, normaltasunez. Agian egoera hortan gertatzen ari zen gauzarik arraroena zen nik neuk neure burua kanpotik ikusten nuela, baina nere emakumezko gorputzan zegoen gizonezko adarra ez zen besteren. Kanpotik ikusteaz gain barrutik ere senti nezakeen eta gero eta kitzikagarriagoa zen egoera.
Begirada galdu baten isladak ordenagailuaren pantailan dagoena begiratzen du. Pantailako argiak gela osoa urdinez betetzen du. Teklak entzuten dira.
EBAKIDURA
2.- BARRUAN. KOMUNA. GOIZA
Goiza iluna da oraindik. GIZON baten (34) aurpegia ispilu batean isladatuta dago. GIZONaren begiak erdi itxita daude, erdi irekita. Txisa entzuten da. GIZONa komunean eserita dago. Biluzik. Bere mugikorra eskutartean dauka eta argi zurizka batek urdinez betetzen du komuna. Mugikorraren pantaila txikiak 6:46am markatzen du, Martxoak 31. GIZONa mugikorrean irakurtzen ari da:
Igerilekua urez beterik zegoen, nere ondoan beste hamaka bat, norbaitekaz, beragaz alegia. Nere inguruan hainbat gauza, kolore ugari, hori zen deigarriena, kolore biziak eta nere esku tartean zakil beroa, lodia,... oraindik senti dezaket nere eskuaren memorian.
Gero larrua jo dugu. Ni nintzen zakila sartzen zuena eta lehendabiziz egoeraren ikuspegi pribilegiatua izan dut. Ikuspegi pribilegiatua ez bakarrik, egoera pribilegiatuan nengoen. Nik erabakitzen nuen guztiz, nik jartzen nuen indarra, nik eramaten nuen erritmoa...
3.- BARRUAN. GELA BAT. GAUA
8:12pm, ordenagailuak ordua markatzen du. Teklak entzuten ditugu eta leiho batean ordenagailuaren pantaila isladatuta ikusten dugu, atzekoz aurrera irakur daiteke:
Eta iratzartu naz, biluzik. Atzo gabean larru jo gendun?
Eskuak hankatartera eraman ditut eta goxo laztandu alu umela.
Beti desiratu dut gizon izatea. Ez dakit gaur gizon izan ote naizen, baina penetratzea zer den sentitu dut.
Iratzargailuak jo du. Arrotz nintzen nere munduan, lehenegoz ni neu nere gorputzan. Bizitza aurrera jarraitu du baina ni nere ametsen plazerrean geratu nahi nuen.
a ze kontua gizartea...
a ze kontua sexua...
4.- BARRUAN. KOMUNA. GOIZA
GIZONa komunetik, kakalekua dagoen gela gorri txikitatik, dutxa dagoen komunera dihoa; Belgikan komuna banatua baitago: batek kakalekua eta konketa ditu eta besteak dutxa zein bainuontzi bat, altzari, ispilu eta berogailuarekin batera. Dutxak ura jariatzen hasi du. GIZONaren ipurditik xaboia labaintzen da.
5.- BARRUAN. VOLKSWAGEN SHOWROOM BAT. GOIZA
Makina baten barruan auto bat garbitzen dagoen xaboiak dutxako xaboiarekin bat egiten du. GIZONA ordenagailu txiki batean idazten dabil, larruzko besaulki batean eserita. Larruzko jaka beltz zahar batetik mugikorra ateratzen du, pantaila begiratu, botoi parea sakatu eta mugikorra poltsikoan gordetzen du. Goiz euritsu bat da Bruselan. Edifizio metaliko handi batean dago GIZONAk kafe makina bat dauka aurrean, telebista handi bat piztuta dago ere. Alkandora txuridun jendea joan etorri dabil, bere ondoan pasatzen dira. Teklak entzuten dira:
[…]
eta baimena behar dut
bidalitakoa argitara nezake? baiezkotan...zure izena jar dezaket? izena gabe?
eta zer kontatuko dizut nik…
atzo gidoia zuzentzen jarraitu nuen
baina ez nuen bukatu
eta gaur lana daukat
baina badakit, gaua bailitzan, egun guztia
gure gidoi horrekin bueltaka emango dudala
gure abentura horretan galdurik: aurkitzeke / irteera bila / pertsonaioi begietara so egiten...
eta zure ametsera bueltan...
nire blackberry zaharrean irakurri dut
esnatu bezain pronto…
biluzik txis egiten nuen bitartean.
Aspaldi
txis egiteko jesartzen naiz
erosoagoa zaidalako
edo emakumeago egiten nauelako.
eta zure errelato-amets-kondaira-desio-gizonizatenahia irakurri dut
eta nire zakilak egunon esaten jarraitzen zuela sentitu dut
goizeko erekzio kontrolagaitzetik,
eguneroko letania aspergarri horretatik,
benetazko tentetze batean eraldatuz
eta eguneroko dutxa
beroagoa izan da gaur;
Kevin Spaceyk Sam Mendesen pelikula hartan egin zuen antzera
hasi dut gaur eguna
nahiz eta lizuna
zarelako laguna
eta lotsa ematen didan arren
amets horrek
ikusiko banu bezala
harrapatu nau
eta xaboiarekin gorputz guztia igurtzi behar izan dut
eta paretaren kontra esku bat jarri dut
bestea...
esan beharrik ez
eta orain munduan nago beste behin ere
kotxea izorratuta
volkswagen show room puta batean
mekaniko batek nire kotxearen tripak aztertuz...
eta horrek minutu hauek eman dizkit
eguna ederki has dezazun espero dut
zorionak hain idazle fina izatearren
gero eta hobeago idazten duzula argi dago
paternalismorik gabe
emozio honek hitz egin ordez
kantatzen duelako.
lanera joan behar dut orain
praka laburren unibertsotik kanpora
ekuatore arrosako praka hori horietatik zure zakilalez
muxu bat
EBAKIDURA
6.- BARRUAN. BULEGO BAT. GOIZA
EMAKUMEa mahai metaliko baten aurrean eserita dago. Ordenagailuaren aurrean beste behin ere, katilu bat bere eskutartean. Ilea lotu gabe dauka oraingoan, adats hori ilun busti batek bere lepoa estaltzen du. Ordenagailuak soinu bat egiten du eta EMAKUMEAren sorbaldaren atzetik pantailaren behekaldea ikusten da :
lanera joan behar dut orain
praka laburren unibertsotik kanpora
ekuatore arrosako praka hori horietatik zure zakilalez
muxu bat
Katilua mahai gainean utzi eta “responder” sakatu du:
Nere ametsarekin nahi duzuna egin dezakezu, nik amestu nuen, momentu batzuetan bizi nuela esan dezaket ere. Inork ezingo dozta hori lapurtu beraz, lotsarik gabe.
Bidalitakoan zurea bihurtu nuen. Egizu guzuna.
EMAKUMEak leihotik begiratu du. Euria ari du Argentinan.
7.- BARRUAN. BULEGO BAT. GOIZA
Euria ari du Bruselan. GIZONa leihotik begira dago eta bere e-posta begiratzen du bere ordenagailuan. Oraingo honetan ordenagailu handiago bat da, GIZONAk aurikular beltz batzuekin lotzen du bere adats beltza. Argazki zahar baten bila doa, bere ordenagailuan nonbait egon behar duela badaki. Hortxe dago:
PDFa hemendik jaitsi.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)





