2011-02-09
2011-02-06
JAINKO ATEOA
Oraintxe bertan konturatu naiz bideo hau ez dugula inoiz BagaBigan proiektatu. New Yorkeko Fat Cat tabernan geunden; Pau, Gorka, David, Nuria eta bere izena gogoratzen ez dudan beste neska bat. Nuriarekin hitz egiten egon nintzen gauaren parte handi bat. Nuriak, Gorkak diska eman zionean, plastikoa kentzen zion bitartean niri gehien gustatzen zitzaidan kanta zein zen galdetu zidan. Nuriak ez zekien BTXi buruz ezer, eta nik Jainko Ateoa zela esan nion, gero Maravillas asko gustatzen zitzaidala aitortu nuen ere... handik egun batzuetara Deiak Nuriaren notatxu hau argitaratu zuen.
Nork egin duen eta hori guztia ikusteko kredituak ikus ditzakezu. Normalean pelikula baten amaieran agertzen den lista hori... kalera erretzera korrikan irteten zaren momentuan gertatzen den hori. Zinemakoek, errespetu falta osoz, argiak eta guzti piztu (batzuetan erdi piztu bakarrik...) egiten duten momentu horretan. Bai... intelektualoide taliban bat naiz. Zer egingo diogu...
MIKEL GONZALEZ
Bajista bat. Hor eskinan dagoen (salbuezpen batzuk kenduta) erritmo eta melodia bat egiten duen musikari ahaztua. Gutxik entzuten duten soinua. Halere Mikel, bere anaia gaztea David inspiratzeaz gain, Ama Say, Zein? eta Barents bezalako taldeen bizkarezurra da gaur egun, metronomoa, melodia banatzailea, sortzailea... Nik Supazter Sokoan garaitik Mikelen energia eta umorearekin flipatzen hasi nintzen. Gero Wormen K7 parea nirekin mundu guztitik eraman izan ditut eta gaur sukaldeko loroan Epi eta eskeleto bat portadan dituena atope jarri dut... gehienentan beltzez jantzita eta lau sokako gitarra dirudien trasto batekin ikusiko duzu Mikel, eskumutur beltz bat edo birekin... bai, hor eskinan...
AmaSayk Bilboko Kafo Antzokian jotzen du laster. Ni, zu banintz, joango nintzateke... online 5 euro! eta han 10 euro!!! joder... eta ni Bruselan...
2011-02-03
PELOTAK
Amaiak hau bidali zidan aurreko astean. Hemendik omen dator. Adi, El Mundoko mafiak eginikoa delako. Halere Ertzainzak Aralarreko Mikel Basabe ferekak egiten eta berarekin solasaldi animatu batean ikus daiteke. Greba orokorra, Alde Hemendik eta horrelakoak esateagatik... hau:
Ah! Vicente Calderon futbolzelaian (At. Madriden zelaia) Gurpegiri yonki deitzean, edo euskaldunok fusilatzera zelaira joan zirela abestean ez da ezer gertatzen, inork ez ditu pelotak botako... pelotak ez dituztelako. Pelotak dituzten herritar xumeak Gibraltarretik araindi daude. Mundu guztiak dakienez Egipton, Tunezen eta laster Algeria eta Marokon poliziak korrika egin behar du... diktadore harroputzak CIAk beraien jauregietatik gauaren erdian atera behar ditu... eta kontuz, kargak ez dituela poliziak egiten, militarrek baizik... antza denez gu benetako hirugarren mundua gara edo garapen herrialde bat, ez beraiek:
Lehen:
Orain:
Guk aspaldi ahaztu duguna...
Ogiaren indarra:
ei... eta ez nabil biolentziaren alde egiten... argi geldi dadila hori! Batzuetan biolentziaren aurrean abesteko ausardi handiagoa behar delako. Argazkiak The Big Picturetik datoz, gehiago ikusteko urdaila baldin badaukazu... hemen, hemen eta hemen.
2011-02-01
NILS NILS
Azpian daukazun hau idazterakoan Nilsen bideorik jarri ez dudala ikusi dut BagaBigako desastre hutsa honetan, eta gainera Azaroatik itxaroan egon zara. Barkatu! Hemen bideo ofizial labur bat, berotzen hasteko:
Said and Done (aproposagoa ezin!):
eta bidaiari batentzat ezinbestekoak diren bi abesti:
eta hau:
Nilsen musika gehiago entzun nahi? Myspacen, Groovesharken edo zuk hortik Spotifyn entzun dezakezu. Bestela filestube zein 4shared-etik bere diskak jaitsi ditzakezu...
Vimeoko bideoa, lehena, hemen daukazu.
LA CASA DEL LAGO
Denbora aurrera doan heinean istorio hoberenak galtzaileen istorioak direla konturatzen gara. Aristotelek, gakoa “heroia bere ibilbide neketsuan laguntzea” dela esango luke. Nire "heroia", gaurkoan beste behin ere Egoitz Moreno da. Bai. Zergatik? Honegatik. Egoitzek idatzitako eta Galder Gaztelurrutiak zuzendutako laburmetraia da "La Casa Del Lago" eta atzo filmazioa Bilbon bukatu omen zuten. Hemen David Herranzek bere flickrean utzitako argazkiak ikusteko aukera daukazu muntaia egiten den bitartean... Nik pare bat aukeratu ditut:
Nik heroiak jarraitzea dut gustoko, are gehiago Egoitz bezalako anti-heroiak. Zorionak Moreno jauna!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)













